Abarka GGKEan “Elkarrekin gehiago gara” proiektuan emakume migratzaileen negozio-ideiak lagundu nahi dituzte

Abarka Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundetik Elkarrekin Gehiago Gara proiektua sustatzen ari dira. Eusko Jaurlaritzak finantzatutako proiektua da eta negozio-ideia propioa garatu nahi duten emakume migratzaileei tresnak, espazioa eta laguntza ematen dizkie.

Proiektuan parte hartu ahal izateko emakumea eta migratzailea izatea ezinbestekoa izango da, Oarsoaldean, Bidasoaldean edo Donostian bizitzeaz gainera. Horrela, 2023an eta 2024an, prestakuntza, aholkularitza, laguntza sarea eta coworking-a emango dizkiete parte-hartzaileei, beren negozioa garatzeko aukera izan dezaten.

Jakin-mina dutenek proiektuaren inguruko informazio gehiago lortu dezakete Abakar GGKEaren webgunearen bitartez, 669 58 65 33 telefono-zenbakian edo egg@abarka.org helbidean. Era berean, izen ematea formulario hau betez egin daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude