Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakundeak 2022ko lehen seihilekoaren balorazioa egin du

Behar Bidasoa gobernuz kanpoko erakunde irundarrak 2022ko lehen seihilekoaren balorazioa egin du. Laguntza humanitarioari dagokionez, 14 pakete bidali dira Ruandara. Ekainaren 14an egin zen elkartearen ohiko biltzar nagusia. Han, 2021eko ekitaldiko kudeaketa eta kontuak eta 2022rako aurrekontua eta jarduerak onetsi ziren.

Ikasgeletatik lankidetzan” lankidetza-hitzarmena sinatu du Irungo Plaiaundi BHIrekin, ikasleak lankidetzaren balioan eta mundu bidezkoagoaren eraikuntzan hezteko. Zabalketa Lankidetza eta Garapenerako Elkartearekin erantzukizun partekatuko hitzarmen bat sinatu da, “Gipuzkoan eraldaketa ekosoziala gauzatzea, ingurumen-kudeaketa lokalaren eta
globalaren bidez, pobreziaren aurkako borrokan” proiektua gauzatzeko. Horretarako, dirulaguntza-eskaera tramitatu da Gipuzkoako Foru Aldundian.

Maiatzaren 29an, Irungo Udalak antolatutako “Irun Munduarekin Lankidetzan 2022” jardunaldian parte hartu zuen elkarteak. Jardunaldi horretan, garatzen ari diren proiektuak erakutsi eta horien berri emateko aukera izan zuten, bereziki, Kabugan (Ruanda) edateko ura eramateko egindako hoditeria berriari buruz. Proiektu hori udalak finantzatu zuen gehien.
Elkarteak jarduten duen esparru eta herrialdeei buruzko informazio zabala bidaltzen ere jarraitu du.

Era berean, hainbat proiektu aurkeztu dira. Batetik, emakumeak hartzeko/gaitzeko zentroaren garapena Pereiran (Kolonbia), Loiuko Udalean aurkeztu zen. Kabugan (Ruanda) etxetxoak eraikitzeko proiektua, Azpeitiko Udalean aurkeztu zen. Azkenik, Kabugako (Ruanda) nekazaritza-proiektua, Andoaingo Udalera eraman zen.

Diru-laguntzak

  1. Urteko lehen sei hilabete hauetan Behar Bidasoa elkarteak diru-laguntza hauek jaso ditu: Andoaingo Udalaren 9.000 euro (Kabugan (Ruanda) nekazaritza-proiektua gauzatzeko), Mamoré fundazioaren 12.500 euro (beketarako), Azkoitiko Udalaren 7.148 euro, (Kabugan (Ruanda) etxetxoak eraikitzeko proiekturako), Lizarraldea BHIren 2.189 euro (beka-proiekturako), C. Gandarias fundazioa (10.000€ euro, Kabugan (Ruanda) etxetxoak eraikitzeko proiekturako) eta Loiuko Udalaren 900 euro, (Pereiran (Kolonbia) Emakumearen Zentroa garatzeko proiekturako).

Behar Bidasoak onetsitako beste proiektu batzuk:
• Lanbide Eskolako ekipamendua (ikasmahaiak) eta Kabugako ikasle gazteen egoitza (literak).
• 2 ikasgela berri eraikitzea Kabugako Lanbide Eskolan.
• Eguzki-panelak instalatzea Idomilan (Nigeria), “Antonieta Farani haur-etxean”.
• Emakumea hartzeko/gaitzeko zentroa ekipatzea Pereiran (Kolonbia).

Gainera, urteko lehen sei hilabeteetan elkarteak Irungo Udaleko Gizarte Ongizateko aholku-kontseiluan parte hartu zuen, Euskadiko GKEen Koordinakundearen bileretara joan da eta pobreziaren aurkako borrokan ingurumen-jasangarritasunerako sareare bileretan parte hartu da.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude