Real Unióneko futbol eskola martxan dago

Real Unionen Futbol Eskola aste honetan abiatu da, guztira 130 umek eman baitute izena. Real Uniónen futbol eskolan 2011 eta 2014 urteen artean jaiotako haurrek eman dezakete izena, biak barne, helburu hauekin:

– Pixkanaka futbola praktikatzen ikastea etapa guztietan.
– Sormena, ilusioa eta gainditze-espiritua sustatzea.
– Talde-lana ulertzea eta baloratzea.
– Erantzukizuneko, autodiziplinako, lankideekiko, aurkariekiko, arbitroekiko eta instalazioekiko errespetuko ohiturak hartzea.
Entrenamenduen ordutegiak

2013an eta 2014an jaiotako haurrek astelehenetan entrenatuko dute 17: 30etik 18: 45era. 2012an jaiotako haurren txanda berriz, astelehenetan izango dira 18:45etik 20:00etara, eta 2011n jaiotakoak, berriz, astelehenetan 18:45etik 20:00etara eta ostegunetan 17:30etatik 19:00etara.

Real Unión Clubek gogoratu nahi du, halaber, matrikula irekia dela eta izen-ematea online egin daitekeela https://realunionclub.com/futbol-escuela/ bidez, non informazio guztia agertzen den.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude