Kultura arloak herritar guztiei jakinarazten die Girabira programaren urteko azken saioa egingo dela. Parkeez familian gozatzeko sortu zen ekimena eta, denboraldia amaitzeko, «Txikimusika» jarduera antolatu da, Txikis del Bidasoaren eskutik. Hitzordua igande honetan izango da, urriak 9 12:00etan, Mendibil parkean.
Programa
12:00 Hasiera
12:30 «Petit pop» taldearen kontzertua. Gijonetik Bidasoaldera dator Petit Pop, familientzako musika-taldeen arteko kartelbururik aproposena. Hamar urte baino gehiago daramate familientzako kalitatezko musika sortzen, familien egunerokotasunari etengabeko erreferentziak eginez. Zazpi album dituzte dagoeneko, eta imajina daitezkeen gai guztiak jorratu dituzte: bidaia amaiezinak autoan, eskolaz kanpoko jardueren eromena, aitona-amonekin egotea zein zoragarria den edo familien drama wifirik gabe geratzen direnean.
13:30 piknik musikatua. Kontzertuaren ondoren, familiei beren oihalak eta piknikak eramateko deia egiten zaie, parkean gozatzeko. Pinikak iraun bitartean, Fribotik dj-k bere DJ emanaldia eskainiko du.
14:30 haurrentzako tailerrak. Txikimusikan ohikoa denez, haurrentzako tailerrak izango dira protagonistak bazkalondoan. Bi orduz, etxeko txikienek musikarekin lotutako askotariko tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Tailer irekiak dira, eta ez da aldez aurretik izena eman behar. Helburua musikarekin lotutako jarduera desberdinak ezagutzea da. Gogoan izan haurrak uneoro egon behar direla guraso edo heldu arduradun baten zaintzapean. Tailer guztiak euskaraz emango dira. Bederatzi tailer emango dira. Informazio gehiago, www.girabira.net helbidean.