Gaur zabaldu da Zabaltza plazan tokiko merkatariak eta artisauak biltzen dituen Gabonetako Azoka. Era berean, Luis Marianoko eta Sarjia parkeko izotz pistak eta Antzarango txirrista zabalduko dira gaur ere. Gaur goizean Cristina Laborda Irungo alkateak eta Nuria Alzaga Hiri Bultzada eta Ekonomiaren Sustapeneko ordezkariak Zabaltza plazako Gabonetako azoka inauguratu dute gaur.
Bisitan, alkatea aurtengo azokako 18 erakusketarien postuetan barrena ibili da, eskaintzen dituzten eskulanak, kosmetikoak, bitxiak, ehungintzako produktuak, apaingarriak eta opariak ikusten. Eguberrietako Atrakzio puntu horiek ezinbestekoak bihurtu dira jada hiriaren Gabonetako eskaintzan eta, kaleko animazioarekin eta bestelako askotariko jarduerekin, «Irun Gabon hauetarako planik onena bihurtzen duen» programazioa osatzen dute, alkateak esan duenez.
Cristina Labordaren hitzetan, “Irunen, Gabonetan elkarrekin biltzeko eta egoteko parada baliatzen dugu”. Horregatik, egun hauek bereziak izateko lanean ari dira, hirian Gabonetako giroa izan dadin, ehun ekitaldi baino gehiago antolatuta, eta egun hauetan bisitan datozkienen arreta ere erakartzeko asmoarekin. “Laburbilduz, hiria erakargune bat izatea nahi dugu, tokiko merkatari eta ostalarientzako zuzeneko ekarpena egiteko”, aipatu du Cristina Labordak. Gabonetako azoka horren adibide dela azaldu du, 0 km-ko establezimenduen erakusle bat.
Aurtengo parte-hartzaileak
Guztira, merkataritzako eta artisautzako 24 establezimendu egongo dira Gabonetako azokan egun hauetan. Irungo saltokien artean, aipatzekoak dira Nia Floral Art, Calzanor Juncal Aguirre, Panettoneria by Yon Gallardo, K.E. Albistur, Marrubi Goxokiak – El Ojo del Planeswalker, Sugar reposteria, Picking Pack, Sugar eta Kolorhead. Gainera, merchandisinga saltzeko bi postu ere instalatu dira, bat CD Bidasoarena eta bestea Aurreratu eta Ondare Kultur Elkartea kolektiboena.
Artisautzako postuei dagokienez, gehienak Bidasoaldekoak dira, eta gainerakoak Gipuzkoakoak: 4eta2, Jamel, Gure Galtzerdia, Osoki, Amaren creaciones, Ittoiita, Olifer cerámica, Babalore, Petit Meraki, Artkham Creations, Lajtau Crafts, Le Muguet eta Mirimeba design.
Alkateak gaineratu duenez, «saltoki batzuk hemen dauzkagu urtero-urtero. Erakusleiho gehigarri bat eskaini nahi diegu hirian, Gabonetako egun hauetan beren marka, lanak eta produktuak erakusteko kokagune bat izan dezaten hiriaren bihotzean bertan», adierazi du Nuria Alzagak. «Urtean zehar abian jartzen dugun beste ekimen bat da, tokiko merkataritzari laguntzeko, ikusgarriagoak izan daitezen eta Gabonetan haiek ere parte har dezaten».
Gabonak martxan
Gogoan izan behar da Gabonak iragan azaroaren 29an hasi zirela ofizialki Irunen, Gabonetako argiak pizteko ekitaldiarekin, eta adin guztietako publikoentzako programazio zabala dakartela, 38 egunetan zehar banatutako 117 jarduerarekin, Udalak antolatuta.
Programako jardueren artean daude honako hauek: 21 metroko gabonetako zuhaitzaren argi- eta musika-ikuskizuna, Pablo Méndez Performancesen Magic Christmas aire-ikuskizuna, Valeria Ros umoregilearen bakarrizketak eta, euskaraz, Oihan Vegarenak, kaleko animazio handiagoa, erraldoiak eta buruhandiak nagusi direlarik, San Tomas eguneko azoka, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta Errege magoen desfilea.



