Asteburuan Donostian eta Lleidan egingo diren ligako txapelketetan lehiatuko dira BATeko kirolariak

Larunbat honetan hasiko da nazio mailako taldekako lehiaketa garrantzitsuena: atletismo liga. Hiru jardunaldiko liga bat da, non taldeek mailari eusteko edo mailaz igotzeko borrokatzen duten. Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko neskak eta mutilak dena emateko prest daude.

Neskak kategoria gorenaren bila

Neskak larunbatean Anoetako Estadio txikian lehiatuko dira berriro. Iazko aurkari berdinen aurka lehiatuko dira: Grupoempleo Pamploa, At. Donostia eta Ria Ferrol.

Helburua ere ez da aldatuko: hirugarren postua lortzeko borrokan aritzea, klubetik adierazi dutenez, “kirolarientzat gogorra izango den topaketa batean”. Txapelketari zailtasuna gehitzen dio une honetan klubean dagoen lesio kopuru handiak. Teresa Errandonea, María del Mar Jover edo Irune Muguruza bezalako maila handiko kirolariak ezingo dute klubarekin batera txapelketan parte hartu. Baja horiek, hala ere, harrobiko atleta gazteei aukera emango diete estatuko atleta onenen arteko lehiaketa batean lehiatzeko. Leire Martiarena eta Izaskun Sanz dira izen berri horietako batzuk.

Atletismo eta klubeko zaleentzat, larunbat honetan arratsaldeko 16:00etatik aurrera topaketara joateko gonbitea luzatu du Bidasoa Atletiko Taldeak.

Nesken taldea ligako lehen jardunaldirako:

100m – Leire Martiarena y Martina Villar

200m –  Ana Gómez y Juncal Etxegaray

400m –  Ángela Castell y Mae Mendiburu

800m – Miriam Gregori e Hiart Ibarguren

1500m – Sara Villasante y Uxue Sainz

3000m – Ane Zabala y Izaskun Sanz

100mv – Lucia Arrizabalaga y Eva Queimaño

400mv – Alazne Garrido y Eider Alzaga

3000m obs – Sara Mancisidor y Ainhoa Hortelano

Pertika –  Malen Orduña y Camila Sanguino

Luzera – Ane Loyo y Enara González

Hirukoitza – Naroa Furundarena y Enara González

Altuera – Victoria Briso y Eunate Martínez

Pisua – Goizane García e Iciar Rubio

Diskoa – Irene Muriedas e Iciar Rubio

Mailu –  Belén Bermejo y Goizane García

Xabalina –  Blanca García y Eva Queimaño

5km martxa – Ana Pulgarin y Pinar Polo

4x100m – Ana, Martina, Lucia y Naroa

4x400m –  Alazne, Ángela, Miriam y Junkal

 

Mutilen hasiera Lleidara

Lehen topaketa klubeko mutilentzat, lehen desplazamenduarekin. Lleida gizonezkoen lehen norgehiagokaren lekuko izango da, non Cornellá, Universidad de Oviedo eta Aldahra Lleida izango diren BATen aurkariak.

Neskek bezala, taldea Lleidara doa baja askorekin, eta horrek lehen txapelketa zailtzen du. Hala ere, Pau Blasiren eta Erik Fernandezen estreinaldiak ere ikusiko dira, besteak beste. Klubeko harrobiko jokalarien aukera eta debuta ere izango da, Joaquin Alonsorena kasu.

Hala eta guztiz ere, mutilak beti hazten dira ligetan eta onena ateratzen dute euren buruetatik eta taldearengandik. Topaketa RFEAren webgunetik jarraitu ahal izango duzue.

Mutilen taldea ligako lehen jardunaldirako:

100m – Imanol Gil y Tirso Ocaña

200m –  Erik Fernández e Iñigo Lozano

400m –  Pau Blasi y Ioritz Labandibar

800m – Dani Gallart y Ander Anglada

1500m – Mikel Aramendi e Iker Ibarguen

3000m – Mikel Agirrebeña y Ander Aramendi

100mv – Sabin Danboriena y Jon Matey

400mv – Sergi Teixeira y Joaquín Alonso

3000m obs – Gwendal Larque y Radouan El Kiali

Pertika –  Mikel Campon y Unai González

Luzera – Iker Arozena y Mikel Agirre

Hirukoitza –  Juan Errandonea y Mikel Agirre

Altuera – Jon Matey y Mikel Arburua

Pisua – Gonzalo Tamayo y Ricardo Tevar

Diskoa – Asier Zarandona y Gonzalo Tamayo

Mailua –  Jon Ruiz y Asier Zarandona

Xabalina –  Mikel Arburua y Nikolas Gómez

5km martxa – Leo Romero y Víctor Gamez

4x100m – Imanol, Tirso, Erik e Iñigo

4x400m –  Sergi, Urko, Pau y Ioritz

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude