Irune Muguruzak zilarrezko domina lortu du Espainiako Sub18 Txapelketako 400 metro hesidunetan

Irune Muguruzak zilarrezko domina lortu du asteburu honetan Espainiako Sub18 txapelketan 400 metro hesidunen kategorian. Gazte irundarra Espainiako Txapelketan Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak izan duen ordezkari bakarra izan da. Irunek urrezko domina eta denboraldiko markarik onena, 1.02.21,lortu zituen Euskadiko Sub18 txapelketan.

Asteburu honetan Espainiako sub18 Txapelketa ospatu da Tarragonako  Natalia Rodríguez pistan. Kirol jardunaldia rfeatv kanalaren bitartez jarraitu ahal izan zen. Irunek finalerako sailkapena lortu zuen 1,04.18ko markarekin seriea irabazi eta Jone Isusi Gorostiza eta Leire Bisquert Monilnes garaitu ostean.

Finalean, berriz, lehia handia izan zen. Irunek seigarren kalean korrika egin zuen eta amaierara arte Belén García eta Marian Pérezen aurka lehia estuan aritu zen. Azkenean, Irune Muguruzak bigarren postua lortu uen 1,01.81-eko markarekin, hau da, denboraldiko marka hobetzea lortuz. Belén García Ariasek lehen postua lortua zuen 1.01.54 eta hirugarrena Marina Pérez Ramoz izan zen 1.01.99-ko marka lortu ostean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude