Teresa Errandonea eta Pau Blasi, esperientzia eta errendimendua Belgradeko Munduko Txapelketan

Asteburu oso berezia Bidasoa Altetiko Taldearentzat  eta bere jarraitzaileentzat. Urteko pista estaliko hitzordurik garrantzitsuenean, Belgradeko Atletismoko Mundialean klubak bi ordezkari izan ditu eta: Pau Blasi 400m-tan eta Teresa Errandonea 60m-tan.

Atletismoko mundiala pantailaren aurrean egoteko arrazoi nahikoa bada, zure klubeko bi atleta bertan parte hartzea aitzakiarik onena da, zalantzarik gabe. Munduko elitearen artean, SUPER AMARA BATeko bi atletak kluba ordezkatu zuten, beren herrialdeak eta nola ez, euren buruak.

Teresa Errandonea finalerdietara iritsi da bere lehen mundialean

“Gustura pasako nintzateke finalerdietara. Finala ia ezinezkoa da. Lana ondo eginez gero, markak etorriko dira”.

Teresaren hitzak ziren telebistarako Belgradera joan aurretik. Helburua argia zen: finalerdietara pasatzen saiatzea eta 8,10eko markari kosk egiten saiatzea.

Teresak sei kanporaketa serieetako lehenengoan korritu zuen. Ondoan, Cyréna Samba-Mayela edo Ditaji Kambundji bezalako goi mailako atletek eskakizun handiko lasterketa aurreikusten zuten, eta hala izan zen. Lehenengo seriea seietatik azkarrena izan zen. Teresak, ordea, horri erantzuten jakin zuen eta bosgarren postuan helmugaratu zen 8 segundoan 12 ehunenetan. Denboraldiko markarik onena berdindu zuen eta aurrerago finalerdietarako txartela itxi zuen.

Helburua lortuta zegoen, finalerdietara pasatzea eta 8,10 segundotik gertu egoten saiatzea. Bere finalerdia, hiruretatik lehena, marka hobetzeko beste aukera bat zen orain. Lasterketa ere oso azkarra izan zen – Bahameña Charltonek 7,81 segundoko aldearekin irabazi zuen – Eta Teresak zortzigarren postuan bukatu zuen 8,16 segundorekin.

Marka hobetu ezin izan arren, Errandonearenn jarduna bikaina izan zen, pista estaliko bere lehen mundialean bikain lehiatuz eta munduko txapelketa bateko finalerdietara iritsiz. Orain, atseden pixka bat hartu eta Teresarentzat etorkizun handiko pista estali batera begiratzea tokatzen da.

Pau Blasi, 20 urte eta bere herrialdearen ordezkari Belgraden

«Mundu honen helburua da herrialde bat ordezkatzea — Andorra — eta esperientziaz gozatzea .»

Pau Blasiren pentsamenduak eta hitzak ziren, klubean sartu berria eta 400 metroko errekorra hautsi duena.

Izan ere, markak eta sasoi onean, gailurra jo eta markak lortu zituen duela hiruzpalau aste. Munduko txapelketan parte hartzea gerora etorri zen saria izan zen.

Andorrak atleta bat Belgradeko mundialera eramateko eskubidea zuen, eta Pau Blasi aukeratu zuten hura ordezkatzeko. Ohorea eta esker ona 20 urte baino ez dituen maila handiko atleta bati.

Pau Blasik 400m-ko bost serieetatik bigarrenean korritu zuen. Ausart egin zuen korrika, eta bosgarren postuan helmugaratu zen 49,82 segundotan,  Manuel Guijarro espainiarraren atzetik. Pauek hor amaitu zuen bere bidea munduko txapelketan, inoiz ahaztuko ez duen parte-hartzea. “Esperientzia izugarria izan da. Munduko elitearekin lehiatzea ikaragarria da. Gogo eta motibazio gehiago ematen dizu haiengandik hurbilago egoteko lanean jarraitzeko. Oso bizipen aberasgarria izan da”, adierazi du Andorrako kirolariak.

Honekin, Pauek pista estalia itxi du 48,69 segundoko marka hobearekin. Aire zabalean lehiatzea, marka hobetzea eta, batez ere, taldearekin ligetan estreinatzea pentsatzen ari da: “Aire libreari begira, taldearekin debuta egiteko gogo handia dut. Ligetan BATekin lehiatzeak motibatzen nau gehien klub honetan, eta pentsatzen ari naiz ligak korritzea eta taldeari ahalik eta ekarpen handiena egitea”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude