Euskararen praktika, hirian barrena

Irungo udal euskaltegiak ikasleentzako euskarazko irteera komentatuen programa bat jarri du martxan, hirian barrena, hizkuntzaren bidez ikasleek hiriko historiaren, eraikinen eta tradizioen xehetasun gehiago izateko.

Saioak doan izango dira, eta ordu hauetan egingo dira:

  • Martxoaren 29an, asteartearekin, 18:30etik 20:00etara bitartean, Mertxe Trancherekin.
  • Apirilaren 6an, asteazkenarekin, 16:30etik 18:00etara bitartean, Pía Alkainekin.
  • Apirilaren 8an, ostiralarekin, 10:00etatik 11:30era bitartean, María José Noainekin.

Oraindik ere badago tokia, eta, euskaltegiko arduradunek jakinarazi dutenez, ikastegitik kanpoko pertsonek ere eman dezakete izena, harik eta edukiera betetzen den arte, 943505273 telefono zenbakira deituta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude