Bidasoako Maratoi Erdiak dortsal guztiak agortu ditu; 300 berri jarri ditu eskuragarri

Bidasoko Maratoi Erdian parte hartzeko dortsalak agortu dira. 2 hilabete eta erdi falta dira III. Lomeña Fachadas + Rhenus Logistics Bidasoko Maratoi Erdia + 10K lasterketarako eta probak errekor guztiak gainditzen ari da. Maratoi erdiko 1.200 dortsalak agortu ostean, orain 300 dortsal gehiagorekin handitu da kupoa. Izen-emateak zabalik jarraitzen du kirolprobak.com webgunearen bidez.

Horrela, 1.500 parte-hartzailerekin itxiko da lasterketaren muga, eta ez da igoera gehiagorik izango korrikalari guztiei kalitatezko zerbitzua bermatzeko. Bidasoa Atletiko Taldetik adierazi dutenez, “erritmo horretan, datozen egunetan dortsalak agortzea espero da”.

10 km lasterketari dagokionez, inskripzioek gora egiten jarraitzen dute, eta dagoeneko bete dira eskuragarri dauden 700 dortsalen erdiak.

2 aste Gobonetako Krosarako

Super Amara Gabonetako Krosaren XI. edizioa gerturatzen ari da, eta izena eman dutenen kopuruak gora egiten jarraitzen du, errekorra gainditu eta gero. Giro aparta espero da abenduaren 20an Irunen egingo den 5 km-ko lasterketan. Txikienek ere tartea izango dute Gabonetako Krosa Txikian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude