Irungo Udal Euskaltegiak plaza libreak ditu urtarriletik apirilera bitarteko ikastaroetan

Irungo Udal Euskaltegiak urtarriletik apirila bitarteko goizeko ikastaroetarako plaza hutsak daudela jakinarazten du. Ikastaroa aurrez aurre eta urrutiko jarduna uztartuz emango da. Langabezian daudenentzat, lanean egonda ere % 50 arteko lanaldia dutenentzat edo % 50etik gorako ABEEn (aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea) daudenentzat ikastaroa doakoa da. Gainontzeko hiritarrek ikastaroa ordaindu beharko dute, baina Irungo Udaleko
Euskara Arloak urtero ateratzen duen beka deialdiaren bidez errekuperatu dezakete ordaindutako kopurua.

Informazio gehiago 943505273 telefonoan edo Udal Euskaltegiko bulegoan (Urdanibia, 5).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude