Kolore Kolore artisautza elkarteak antolatutako Kolore Christmas Pop Up-a Irunera itzuli da Gabonetan, kokapen berri batekin. Hilabetez artisauak txandakatu dira bertan. Aurten lokala Argentinar Errepublika kaleko 11. zenbakian dago, Mendibil merkataritza-gunearen aurrean, urtarrilaren 5era arte.
Merkatuak ordutegi honako hau izango da: 10:30etik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara. Egun berezietan berriz, 10:30etik 20:00etara irekita egongo da, etenik gabe. Igandeetan, 10:30etik 13:30era bisitatu ahalko da.
Gustu guztietarako opariak
Bertan diziplina eta sentsibilitate desberdinetako artisau eta artistek egindako lana ikusgai egongo da. Espazio bizi eta dinamiko honetan artisautza, moda, dekorazioa, kosmetika… aurkitu ahalko dira, non sortzaileak aldatzen joango diren hilabetean zehar.
Bidasoa eskualdeko artistek eta artisauek euren jatorrizko sorkuntzak aurkeztuko dituzte Errege bezpera arte zabalik egongo den espazio iragankor honetan. Bisitariek opari-proposamen zabala aurkituko dute, atzean istorio bat dutela. Aukera paregabea arima duten artikuluak oparitzeko, haien lantze-prozesua eta historia ezagutzen dituzun bitartean, egileen eskutik. Tokiko eta artisautzako opari-ideiak, gustu eta poltsiko guztietarako.
Parte-hartzaileak nortzuk izango diren eta noiz joango diren jakiteko, @kolore_kolore_artesania elkartearen Instagram kontua eta artisauen kontua kontsultatzea gomendatzen da.



