José María Zabala atleta beteranoak parte hartze bikoitza izan du Pescarako beteranoen Europako Txapelketan

Asteburu honetan José María Zabala Italiako Pescara hirian izan da Beteranoen Europako Txapelketan parte hartzeko. Josemari, BATeko atleta beteranoa, abiadura probetan lehiatu da Pescaran. Eragozpen fisiko txikiak izan arren, 200 eta 400 metroko distantzian lehiatu zen.

Bien artean, 200 metroak izan ziren bere probarik arrakastatsuena. 27,64 segundoko denborarekin finalerdirako sailkatzea lortu zuen, finalerdian 27,63 segundorekin eta 11. postuan kokatu zuen 10. postuarekin berdinduta.

400 metrokoan, 59,23 segundoan korritu zuen bere kanporaketa seriea. Bidasoa Atletiko Taldetik klubeko entrenatzailea eta atleta beteranoa zoriondu dute txapelketan lortutako emaitzengatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude