Sanmartzialak nahi baino azkarrago pasa dira askorentzat. Euria itzulerako festetan protagonista nagusia izan bada ere, hainbat izan dira ekaineko azken egunetan Irunen antolatutako ekintzak. Jai ekitaldiak aurrera eramateko hiriko elkarte eta entitateen lana funtsezkoa izan da.