Asteburu honetako Iganderoak Gobernuz Kanpoko Erakundeen lana ikusaraziko du

Santi Jiménez Lankidetzako ordezkariak prentsaurreko batean jakinarazi duenez, GKEen lan solidarioari buruzkoa izango da aste honetako Igandero, Irungo Udalak igande guztietan hiriaren erdigunean oinezko eta txirrindularientzat erreserbatzen den espazio aprobetxatuta hiria jardueraz betetzeko antolatzen duen ekimena. 18 erakundek beren lana erakutsiko dute azoka batean, eta bestelako jarduerak ere izango ditugu.

Jiménezen hitzetan, «garrantzitsua da erakundeek horrelako espazio bat izatea, egiten duten lana ezagutzera emateko. Lan handia egiten dute, eta haren berri eman behar da. Horrez gain, lankidetzaren eta elkartasunaren balioak ere sustatu nahi ditugu». Azoka 11:30etan irekiko da, eta 13:30 arte luzatuko. Azokan 18 erakundek hartuko dute parte, guztiak ere garapenerako lankidetzan, giza eskubideen babesean edo garapenerako hezkuntzan dihardutenak.

Irungo Udalak benetako bake eta bizikidetza kultura garatu beharrean sinisten duelako egiten da jarduera hau. Jardunaldiaren helburu nagusietako bat da herritarrei Irungo Udalak diruz laguntzen dituen garapen proiektuen berri ematea, eta, horrela, eskualdeko eta Euskal Herriko GGKE-ek garapenerako lankidetzaren esparruan egiten duten lanaren ikuspegia ematen parte hartzen dute, gertutik, proiektuetan parte hartzen duten boluntarioen bitartez.

Azokan, udalerriko erakundeez gain, beste entitate batzuk izango dira, hirian egoitzarik izan ez baina Udalak babesten dituen lankidetza proiektuen bitartez Irunekin lotura handia dutenak:

BEHAR BIDASOA
TADAMUN ELKARTEA
GURE LAGUNTZA
TXINGUDI VIDA
D.O.A. DENOK OSASUNAREN ALDE
PROYDE-PROEGA FUNDAZIOA
VICENTE FERRER FUNDAZIOA
OSCAR ROMERO ELKARTASUN KOMITEA
HAURRALDE FUNDAZIOA
NAZIOARTEKO ELKARTASUNA
MUGARIK GABEKO ETORKINAK
ZAPOREAK SOLIDARIOS
F.I.S.C. Mariaren Konpainiaren Nazioarteko Elkartasun Fundazioa
IC-LI LANKIDETZARAKO INGENIARITZA
ACPP/BLB Bakerako Lankidetza Batzarrea
CHIAPAS ENEA HONDARRIBIA GGKE
MUGARIK GABE
DERANDEIN Fundazioa

Jardunaldiaren helburua da irundarrei hainbat herrialdetako errealitatearen berri ematea (Bolivia, Guatemala, El Salvador, Peru, Kolonbia, Paraguai, Ruanda, Togo, Etiopia, Burkina Faso, Mozambike, Nikaragua, Maroko, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Libano, Tanzania, India…) eta erakunde bakoitzaren proiektu eta jarduerei buruzko informazioa ematea.

Azokan parte hartzen duten GGKE-ek jarduera hauek egingo dituzte, besteak beste:
– Dagokion lekuan bertan aurrera eramaten dituzten lankidetza proiektuen proiekzioak
– Argazki-erakusketak eta informazio-panelak
– Artisautzako produktuen eta kamiseten salmenta
– Azoka solidarioa
– Makillajea
– Te-dastaketa
– Haurrentzako eskulan-tailerra
– Bidezko merkataritza
– Kamiseta-salmenta
– Antzararen jokoa
– Jantziak birziklatzea eta kustomizatzea

Azoka girotzeko, MUGARIK GABEKO ETORKINAK GGKEko Boliviako, Ekuadorko eta Peruko dantza taldeen emanaldi bat izango da. Irunbuseko trafiko-oharrak

Igandero antolatzen den guztietan bezala, zirkulazioa etengo da Iparralde eta Gipuzkoa hiribideetako bidegurutzeen artean, goiz guztian eta arratsaldean 18:00 arte. Irunbusen erdialdeko geltokian bertan behera geratuko dira tarte horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude