Aldapeko Baque Latin Jazz taldeak emanaldia eskainiko du maiatzaren 29an Irunen

Igande honetan, hilak 29, 19:00etan, Amaia KZn, Aldapeko Basque Latin Jazz taldeak kontzertua emango du, tartean Peio Irigoien irundarra dela. Aldapeko Basque Latin Jazz Imanol Iribarrenen proiektu pertsonal bat da, euskal musika tradizionala, erritmo latinoak eta jazz harmoniak konbinatzen dituena, eta 2021eko ekainean argitaratu zuen bere lehenengo lana: Iri barrenetik.

Ikus-entzuleek Euskal Herriko hainbat txokotako musika herrikoia entzuteko aukera izango dute, munduan barrena bidaiatu ondoren eraldatu egin diren baina esentzia galdu ez duten doinu ezagunak.

Sarrerak 5 euro balio du, eta betiko tokietan eros daiteke

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude