Irunek kultura, natura eta negozio helmuga gisa aurkeztuko du bere burua Fiturren

Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa biziriken bitartez, FITUR Nazioarteko Turismo Azokan izango dira. Azoka Madrilen egingo da urtarrilaren 24tik 28ra. Eskualdeak Turismo Helmuga Adimendun gisa egiaztatzen duen bereizgarria jasoko du Basquetourren eskutik.

SEGITTURek ematen duen bereizgarri hori lortzeko, Turismoko Estatu Idazkaritzako (Turismo Ministerioa) kide den Berrikuntza eta Teknologia Turistikoak Kudeatzeko Estatuko sozietateak, Bidasoa bizirikek eskuz esku lan egin du Basquetourrekin ezarpen-metodologian.

“FITUR agertoki egokia da gure eskualdeko eskaintza turistikoa ezagutarazteko, eta, beraz, aurten ere ezin dugu hutsik egin”, azaldu du Miguel Angel Páez Bidasoa bizirikeko presidenteak. Gaineratu duenez, “oraingo honetan, gainera, DTI ereduaren ezarpenean murgilduta gaudela egiaztatzen duen bereizgarria jasoko dugu, helmugen taldean parte hartzeko urrats garrantzitsua, garapen turistikoaren abangoardian, eta gobernantzan, iraunkortasunean, irisgarritasunean, berrikuntzan eta teknologian oinarritutako etorkizuneko estrategiarekin, ardatz egituratzaile gisa” gaineratu du Páezek.

Bidasoa Eskualdea Atxikitako Helmuga Turistiko bihurtu da. Bereizgarria FITURen entregatuko da urtarrilaren 25ean, ostegunarekin, eta Bidasoaldea nabarmentzen du produktu turistikoen sorkuntzaren kudeaketa eraginkorragatik, sentsorizazioagatik eta helmugan dituen kudeaketa-sistemengatik, eskualdea ondo kokatuta dagoelako turistentzako eta bisitari profesionalentzako webguneen bidez (MICE), bisitariaren eta egoiliarraren arteko elkarreraginaren sustapen aktiboagatik, eta Bidasoako Hiri Behatokia dagoelako.

2025eko abendura arteko balioarekin, helmuga turistiko atxiki bihurtu da, eta DTI eredua ezartzen hasi dela egiaztatu du.

Bidasoaldeak DTI metodologia ezartzeko prozesuan, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza instituzionala eta ekonomikoa jaso du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez, eta udal-arlo guztien eta helmugako eragile pribatuen inplikazioa ere izan du; izan ere, DTI baten ardatz giltzarrien multzorako xedearen ebaluazioa egiteko behar den informazioa ematen lagundu dute, hura osatzen duten 97 baldintza eta 261 adierazleetan oinarrituta.

Informazio hartze horri esker, SEGITTURek baldintza bakoitzak Bidasoaldean duen heldutasun-maila baloratu ahal izan du, eta, ondoren, ekintza-plan bat proposatu ahal izan du, Turismo Helmuga Adimendun bihurtzeko egin beharreko gomendioekin batera.

“Hemendik aurrera, iraunkortasuneko, digitalizazioko, irisgarritasuneko eta abarreko programak lantzen jarraituko dugu, tartean dauden eragileekin batera, Bidasoako Eskualdea Turismo Helmuga Adimendun gisa finkatzeko eta bertako biztanleen bizitzetan ahalik eta eraginik txikiena eragiteko”, adierazi du Estitxu Urtizbereak, Bidasoa bizirikekeko lehendakariordeak.

Erdi Aroko hirien eta hiribilduen sarearen bilera FITURen programarekin jarraituz, azpimarratzekoa da ostiralean ere Erdi Aroko Hirien eta Hiribilduen Sareko bazkideen batzarra egingo da. Aurten, Zuzendaritza Batzordeko karguak berrituko dira eta estatutuak eguneratuko dira, 2007. Urtekoak baitira etabazkideen egungo interesak kontuan hartuko dira horretarako.

Aurten landuko diren proiektuak onartzeko ere lan egingo da; horien artean, nabarmentzekoak dira Erdi Aroko Pintxo eta Tapakien Nazioarteko XVI. Lehiaketa, FotoReden IV. Edizioa, ondare-argazkien lehiaketa, eta Red Viajeraren II. Edizioa, Sarea hiri bazkideen Erdi Aroko ekitaldietan agertzearekin batera.

Aurreko edizioak

Aipatzekoa da, azkenik, Irun eta Hondarribia edizio guztietan FITURen egon direla, salbuespenen bat izan ezik, 1993an Bidasoako Turismo Saila martxan jarri zenetik.

Zehazki, azken urteotan FITURren hainbat ekimen ezagutarazi dira, hala nola Dies Oiassonis jaialdia, Irun destino Romano edo Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa, besteak beste.

FITURen ohiko hitzorduetatik, halaber, “Destinos Euskadi” elkarteko gainerako kideekin egiten diren bilerak nabarmentzen dira. Elkarte horrek aurtengo plana egiteko eta ekintza-plana Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin adosteko balio du.

Irungo ordezkaritza azokan

Egun hauetan, Cristina Laborda Irungo alkateak, Miguel Páez lehen alkateorde eta Eskualdeko Garapen Agentziako lehendakariarekin batera, FITUR azoka bisitatu du Madrilen, hiriaren alderdi turistiko hirukoitza sustatzeko asmoz: ondare-turismoa, natura-turismoa eta negozio-turismoa. Gainera, aurten, Euskal Kostaldeko topaketa profesionaletarako gune espezializatu gisa aurkeztu da Ficoba.

Irungo hiria, alkateak ordezkatuta, Madrilera joan da gaur goizean, FITUR azoka turistikoa bisitatzera. Lehen zinegotzia bi helbururekin joan da hara; batetik, harremanetan jartzea nazioarteko turismo-arduradunekin eta -eragileekin , eta, bestetik, hiriaren posizionamendu turistiko ona partekatzea.

Negozio-turismoa

Ficoba erreferentziazko barruti bat bihurtu da bilera-, konferentzia- eta erakusketa-turismoan. Hala, bada, edizio honetan, Euskadi Basque Countryko erakusketari-kide gisa aurkeztu da, helburutzat hartuta topaketa sektorial profesionalak hartzeko gune espezializatu gisa aurkeztea Ficoba.

Cristina Labordak, erakustazokako lehendakariak, nabarmendu nahi izan du Ficoba garrantzitsua dela Irunentzat: “gure inguruko ekonomian, oso trakzio-elementu garrantzitsua da, eta hiriarentzat, eta Gipuzkoa osoarentzat, azoka-tradizioaren eztanda bat izan da. Gainera, dituen ezaugarriengatik eta kokapen estrategikoagatik, garatzeko ahalmen handia izaten jarraitzen du, eta aukera ere badu, horrexegatik, negozio-turismoaren erreferentziazko gune bihurtzeko”.

Ondare-turismoa

Lehen zinegotziak balioa eman nahi izan dio udalak ondare-turismoa sustatzeko eta zabaltzeko egiten duen ahalegin ekonomikoari: “Aurten Irun erromatarraren proiektu estrategiko garrantzitsuenetako bat gauzatuko da; izan ere, Oiassoko termak berreskuratuko dira, eta horrek bultzada handia emango dio turismo historiko-kulturalari dagokionez hiriak duen posizionamenduari. Balio arkeologiko handia da, paregabea eta berezia gure inguruan, eta, alde horretatik, baloratu eta zaindu egin nahi dugu, eta asmatzen ari gara”.

Helburua da Oiassoko termei balioa ematea eta bisitatzeko moduan jartzea, museoaren digitalizazioarekin bat eginez, eta hainbat neurri hartzea Irun turismo-helmuga adimendun bihurtzeko (digitalizazioa, seinaleak, komunikazioa eta irisgarritasuna hobetzeko neurriak). Urte-amaierarako bukatzea espero den jarduketa horrek baliabidea hobetu egingo du, jasangarritasunari eta berezitasunari dagokienez; beraz, pizgarri bat izango da turismo lehiakor, dinamizatzaile eta kalitatezko bat lortzeko.

Natura turismoa

Turismo berdearen atalean, Irun konprometituta eta erabakitasunez doa aurrera horren defentsan eta sustapenean. Zehazki, 2024an, lanean ari gara Irugurutzetako ingurua birgaitzeko eta berroneratzeko; izan ere, Aiako Harria Parke Naturalaren barruko industria-, meatzaritza- eta kultura-ondasun bat da Gipuzkoan dagoen labe-bateriarik handiena eta Euskal Herriko garrantzitsuenetako bat den hori.

Alde horretatik, hainbat jarduketa egingo dira, ikuspegi estrategiko batetik inguruari balioa emateko eta bisitariei informazioa emateko, helburutzat hartuta Irugurutzeta turismo-helmuga adimendunen sarean sartzea. Horretarako, hobetu egingo da seinaletika, teknologia berrien aurrerapenak kontuan hartuta (QR kodeak, errealitate areagotua, ibilbide birtualak, app-ak, bi noranzkoko komunikazioa bisitariekin …). Laborda harro agertu da atal horretaz, esanez: “osagai historiko-kulturala du, baina ingurumenaren ikuspegia gehitu behar zaio, jarduketa hori izugarri aberastu eta nabarmenduko baita horrela”.

Bestalde, Miguel Ángel Páez lehen alkateordeak zera nabarmen du: “Irun hiria oso sendoa da turismoaren alderdi guztietan. Horren erakusgarri da Europako Funtsek zenbat finantzatu diguten turismoaren aldetik: ia 5 milioi euro lortu ditugu “Irun, helmuga turistiko adimenduna” ekimenarekin lotutako hainbat deialditan. Horrek esan nahi du nazioartean aintzat hartzen direla gure ondarea eta hura zaintzeko eta balioesteko gure lan-ildoa. Urrats garrantzitsuak egiten ari gara Irun turismoan erreferentziazko hiri bihurtzeko, eta lanean jarraituko dugu, bai udaletik bai Bidasoa Biziriketik, gure ekonomia dinamizatzen duten bisitariak erakartzen jarraitzeko.

Next Generation EU funtsak

Ekintza horiek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan sartzen dira, eta plan hori Europar Batasunak finantzatzen du, NextGenerationEU bidez. Aurrekontu osoa 6.000.000 eurokoa da, eta horietatik 4.500.000 euro NEXT funtsetatik datoz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude