Hiru zeramika tailer berri antolatu dira otsaila eta martxoa bitartean

Hiru zeramika tailer antolatu dira otsail eta martxorako:  Zeramikako hastapeneko ikastaro bat, otsailaren 2an; “Nériage”ko klase magistral bat, otsailaren 23an; eta, azkenik, “Rakú”ko masterclass bat, martxoaren 22an.  Tailerrak Udal Zeramika Tailerrean, Pikoketa kaleko 9-beheko solairuan, emango dira. Ikastaroak ostiraletan izango dira, 9:00etatik 17:00etara, bazkaltzeko geldialdi bat eginda.

Tailer bakoitzean izena emateak 40,80 euro balio du eta behar den materiala tailerrak berak emango du. Egoitza elektronikoaren bidez emango da izena.  Tailerrean izena emateko azken eguna, tailerra hasi baino bi egun lehenago izan da.  Informazio gehiago 617 479 021 telefono zenbakira deituta.

Zeramikako hastapeneko ikastaroa otsailaren 2an

Inoiz egin ez eta hartan hasi nahi dutenentzako da tailerra. Ikastaroa otsailaren 2an izango da, ostiralarekin, eta urtarrilaren 31ra arte izena eman ahal izango da. Ikastaro horretan, parte-hartzaileek mahaian pieza bat sortzeko 3 teknika ikasiko dituzte: txurroak, pellizkoa eta plakak. Buztina tenperatura baxukoa izango da.

Piezak lehortuta eta irakasleak esmaltatuta daudenean, ikasleei abisatuko zaie piezak jasotzera joan daitezen.

Nériage” ikastaroa otsailaren 23an

Teknika horren bidez, kolore desberdineko buztinak nahasten dira, eta, horrela, inolako dekoraziorik behar ez duten piezak lortzen dira. Nahasketa horrek aukera, motibo abstraktu eta kolore ugari eskaintzen ditu. Plaka eta txurroen bidez egingo dira piezak.

Ikastaroa otsailaren 23an izango da, ostiralarekin, eta otsailaren 21era arte izena eman ahalko da. Klase magistrala amaitutakoan, piezak lehortu egin behar dira, eta, ondoren, irakasleak egosi eta esmaltatu egingo ditu. Aste batzuen ondoren, ikasleei abisatuko zaie beren piezak jasotzera etor daitezkeela jakinarazteko.

“Rakú” ikastaroa martxoaren 22an

Japoniarraren antzinako teknika bat da “Rakú”, eta tearentzako “chawan” bat (katilua) esmaltatzea da. Katilu hori bizkotxatua emango du tailerrak berak. Esmalteak ikasleak formulatu, pisatu eta aplikatuko ditu. Hori da “Rakú”ren interesgarriena.

Ikastaroa martxoaren 22an izango da, ostiralarekin, eta martxoaren 20ra arte izena eman ahal izango da. Masterclassa amaitzen denean, ikasleek pieza egun horretan bertan eraman ahal izango dute etxera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude