Kultura arloak jakinarazi du zeramikari buruzko bi tailer berri jarri dituela martxan. Alde batetik, zeramikan hasteko ikastaro berri bat eskainiko du, eta, bestetik, “Raku” masterclass bat, Japoniako buztingintzako antzinako teknikaren inguruan. Ez da beharrezkoa zeramika modelatzeari edo esmaltatzeari buruzko aldez aurreko ezagutzarik izatea tailerretan parte hartzeko. 40,80 euroko kostua dute biek. Bi tailerrak egun bakarrean egingo dira, 10: 00etatik 18: 00etara. Izen-emateko epea irekita dago elektronikoaren bidez. Informazio gehiago nahiz izanez gero, 617 479 021 telefonoan.
Zeramikan hasteko ikastaroa
Azaroaren 24an eskainiko da zeramikan hasteko tailerra, jarduera horretan inoiz aritu ez diren eta horri buruz ikasteko interesa duten pertsonei zuzendua.
Tailer honen bitartez, ikasleek hiru teknikak ikasiko dituzte mahaian pieza bat osatzeko txurro, atximur eta plaken bidez, tenperatura baxuko buztina erabiliz.
Eskola amaituta, piezak lehortu egin beharko dira, gerora irakasleak egosi eta esmaltatzeko. Ikasleei abisatuko zaie aste batzuen buruan beren piezen bila joan daitezen.
Klasea egun bakar batean egingo da, 10: 00etan hasi eta 18: 00ak arte, bazkaltzeko etenaldi batekin.
Izena emateko epea azaroaren 23ra artekoa da, eta egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dira: “Eskaerak/izen-ematea epearen barruan – Zeramika tailerra: izen-ematea” atalean, eta, behin izapidean, “Bereziak” atalean.
“Raku” masterclassa
Rakuko masterclassa datorren abenduaren 15ean izango da. Erdi Arotik egiten den japoniar antzinako teknika baten inguruko klasea da eta tearen zeremoniarako katiluak esmaltatzean datza. Parte-hartzaile bakoitzak “chawan” bat atonduko du, tailerrak emandakoa. Lana etxera eraman ahal izango dute, pieza bakarra eta errepikaezina izango dena.
Parte hartu nahi duten guztiek izena eman ahal izango dute gaurtik abenduaren 14ra arte, irun.org egoitza elektronikoan.