Bidasoa XXI klubeko 9 kirolarik parte hartu dute Espainiako Haur eta Junior Erkidegoen Txapelketan

Bidasoa XXI klubak 9 ordezkari izan ditu Espainiako Haur eta Junior Erkidegoen Txapelketan. Erregistro handiak lortzeko une egokia ez izan arren, kluba pozik agertu da kirolari bidasotarrek txapelketan lortutako emaitzekin, marka batzuk hobetzea eta erregistro onenetatik oso gertu egotea lortu baita.

Zehazki, Juncal Cuñadok, Libe Galzacortak, Lide Larreak, Iñigo Gilek, Ibai Isasak, Hodei Escamendik, Oier Eizaguirrek, Enai Galzacortak eta Ekain Franciscok parte hartu zuten Palma de Mallorcako txapelketan.

Hauek izan dira kirolariek lortutako emaitzak:

  • Juncal Cuñado: 6. 200L, 7. 400L eta 15. 800L
  • Libe Galzacorta: 11. 400X eta 12. 200E
  • Lide Larrea: 10. 50B, 21.  100B eta 28. 50L
  • Iñigo Gil: 11. 50M eta 14. 200M
  • Ibai Isasa: 8. 50E y 14. 1001E
  • Hodei Escamendi: 18. 100L, 22. 50L eta 25. 200L
  • Oier Eizaguirre: 14. 200B eta 21. 400X
  • Enai Galzacorta: 12. 100M, 13. 200M, 15. 50M y 23. 200L
  • Ekain Francisco:18. 1500L

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude