Girabirak Txikimusika festarekin agurtuko du programaren X. edizioa

Girabiraren laugarren eta azken geldialdia igande honetan izango da, urriaren 13an, Mendibil parkean. Txikimusika lelopean, musika izango da eguneko protagonista. Zirkuaren, magiaren eta naturaren ondorik, musikaren gaiarekin itxiko da Girabiraren X. edizioa.

Nuria Alzaga Kulturako ordezkariaren hitzetan, «programa hau hirian egiten denetik izan dugun arrakastatsuenetako bat» izan dena. «Azken geldialdiaren ardatza musika izango da, eta amaiera bikaina emango diogu Girabirari. Gogora dezagun X. edizioa izan dela aurtengoa eta, beraz, osasun ezin hobean dago programa. Azkenik, ezin dut ahaztu Txikis del Bidasoak urtero jardunaldi hauek antolatzeko egiten duten lan handia».

Girabira Irungo parkeetan barrena antolatutako ibilbide bat da, gaikako jardunaldiak antolatuz hiria hobeto ezagutzeko. Programaren ekitaldi bakoitzean ikuskizunak, tailerrak eta piknika antolatzen dira hiriko parke batean. «Musika, parkeak, ekin!!» lelopean berriz ere, 2024rako aukeratutako gaiak magia, zirkua, natura eta jada tradizionala den Txikimusika izan dira.

Musika izango da 2024ko laugarren eta azken Girabira honen ildo nagusia. Hona hemen urriaren 13ko, igandeko, programa osoa:

  • 12.30ean Familientzako kontzertua:

Egunari hasiera emateko, Belcebluesen blues pedagogikoa izango dugu, parte-hartzaileen musika-ezagutza aberasteko asmoa duen kontzertu bat. Zuzenekoetan, euskara eta ingelesa nahasten dituzte beren katuetan, eta ikuskizuna osatzeko bluesaren mito eta ikur handienen bertsioak ere jotzen dituzte, hala nola Steve Ray Vaughan, Jimmy Hendrix edo Jeff Healey.

  • 13.30ean Piknik musikatua:

Piknikaren ordua Oihan Vega DJak girotuko du aurten, eta beraz zaila izango da eserita geratzea. Girabiraren helburuetako bat espazio publikoa erabiltzea da. Horretarako, parte-hartzaileei gonbita egiten zaie parkera piknikeko mantak eta eskuoihalak ekar ditzaten, bertan bazkaltzeko, programazioaz gozatu bitartean.

  • 14.30etik 16.30era: Musika tailerrak

Txikimusikan ohikoa denez, haurrentzako tailerrak izango dira protagonistak bazkalondoan. Bi orduz, etxeko txikienek aukera izango dute musikarekin lotura duten hainbat tailerretan parte hartzeko.

Parte hartze libreko tailerrak dira, euskaraz, aldez aurretik izena eman gabe. Musikari lotutako hainbat jarduera mota ezagutzea da helburua.

  • Aitor Espieren marrazkigintza (gomendatutako adina: 5 urtetik gora)

Aitor Espiek zenbait joko proposatuko ditu, marrazkigintza, musika eta jolasa konbinatuta. Horrela, familian esperimentatu eta gozatzeko aitzakia bikaina izango diren dinamiketan parte hartu ahalko dute guztiek.

  • Lanetik Egina (gomendatutako adina: 6 urtetik gora)

Lanetik Eginak perkusio afrikarra ezagutzeko tailer bat eskainiko du. Kontaktua hartzea, lehen erritmoak…

  • Kuttuna Haur Eskola (gomendatutako adina: 1-3 urte artean)

Kuttunak familian dantzatzeko eta kantatzeko aukera eskainiko digu, «Musika eta mugimendua» tailerrarekin. Musika-tresna sinpleak eta askotariko dinamikak planteatuko zaizkie parte-hartzaileei, familian une atsegin batzuk pasatzeko, musika protagonista delarik.

Skola Musikek lau tailer proposatuko ditu: gitarra eta baxua, bateria, teklatua eta karaokea.

  • Taupa! Musikarekin Hazten (gomendatutako adina: 4 hilabete eta 3 urte artean)

Taupa!-rekin, familiek haur eta umeentzako estimulazio musikal goiztiarreko tailer batean parte hartzeko parada izango dute.

Euria egiten badu, solik familientzako kontzertua egingo da Kontserbatorioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude