Asteburu honetan, irailaren 27an eta 28an, ostiralean eta larunbatean, Irun Zuzenean indie-rock musika festibala egingo da Ficoban. “Soinu onena duen plana Irunen dago” lelopean, Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kultura ordezkariak eta Sergio Javier Gazteriako ordezkariak gaur goizean jaialdiaren xehetasun guztiak aurkeztu dituzten. Bertan parte hartuko duten artista eta taldeetako batzuk ere aurkezpenean izan dira.
Guztira, 10 dira jaialdiaren aurtengo edizioan parte-hartuko duten artistak eta taldeak. Bulego, Rulo y la contrabanda, Nogen, eta Sexy Zebras dira kartelburuak. Eta haietaz gain, beste figura batzuk ere izango dira taula gainean; hala nola, The IIIngles, Latido, Niña Polaca eta Rufus. T Fireflay, Tiburonas eta Dj Erenere.
Nuria Alzaga Kulturako ordezkariak azaldu duenez, Irungo Udalak apustu irmoa egiten du zuzeneko musikaren alde, eta “horren erakusgarri da Irun Zuzenean Festibala, kalitatez eta aniztasunez beterik, bai genero eta formatu aldetik, bai kontzertu bakoitzaren xedeko publikoaren aldetik”. Bestalde, Sergio Javier Gazteriako ordezkariak adierazi du musika-jaialdiak egitea Irungo gazteen “etengabeko eskaria” dela. Horrela, Irun Zuzenean Festibalak gazte irundarrek gazteen aurrekontuen bidez egindako proposamenak biltzen ditu, eta Gazteria arlotik egiten diren beste proposamen batzuei gehituta, publiko gaztearentzat “oso erakargarria” den kultur eskaintza osatzen dute.
Kontzertuen egitaraua
Ficobako ateak arratsaldeko 18:30ean irekiko dira jaialdiak iraungo dituen bi egunetan. Irailaren 27an, ostiralean, hauek izango dira Ficoban egingo diren kontzertuak:
- 19:00etan The IIIngles
- 20:00etan: Nogen
- 21:30ean: Niña Polaca
- 23:00etan: Bulego
- 00:15ean: Dj Erenere
Irailaren 28, larunbatean, berriz, hauek izango dira Ficobako eszenatokira igoko direnak:
- 19:00etan: Tiburona
- 20:00etan: Latido
- 21:00etan: Rulo y la Contrabanda
- 22:30ean: Rufus T. Firefly
- 00:00etan: Sexy Zebras
Sarrerak lortu
Jaialdira joan nahi duenak webgune honetan eros ditzakete sarrerak, jaialdiko egun batengatik 22 euro ordainduta edo abonu osoaren truke (jaialdiaren bi egunak barne) 37 euro ordainduta. Prezio horiei kudeaketa gastuak gehitu behar zaizkie. Horretaz gain, sarrerak Ficobako txartel-leihatilan ere jarriko dira salgai, kontzertuaren egunean bertan.
Garraio publikoan etorri
Irungo Udaleko Kultura arloak joan-etorrietarako garraio publikoa erabiltzera animatzen ditu pertsona guztiak. Hala, Euskotrenek Ficoba alboan geraleku bat duela gogoratu dute. Larunbatean, topo bat irtengo da Donostiako norakoan 1:05ean, jaialdia amaitu eta minutu gutxira. Bestalde, ostiralean zein larunbatean, Ekialdebusen E77 lineak Ficoba eta Irun erdialdea lotuko ditu, orduroko maiztasunarekin. Horrez gainera, autoz joateko aukera ere badago: Ficobako aire zabaleko aparkalekua irekita egongo da eta doakoa da.