“Zure Abenturaren Bila” programak Nilo ibaia Irunera ekarriko du ostegunean

Ostegun honetan, urtarrilaren 25ean, “Zure Abenturaren Bila” programaren saio berri bat hasiko da. “El Nilo, algo más que un río” izenburupean, Vicente Orio Ortega gonbidatuak Nilon zehar egin zuen bidaiako abenturak azalduko ditu.  Hitzordua 19:30ean izango da, Irungo Amaia KZko hitzaldien aretoan.

Hitzordua gaztelaniaz izango da.  Aurkezpenaren ostean, solasaldi bat egingo da. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte.

“El Nilo, más que un río”

Vicente Orio Ortega Irunera etorriko da Afrikan zehar egin duen bidaia aurkeztera: Jartunetik (Sudan) Alexandriaraino (Egipto) ibili zen. Esperientzia horretan, aukera izan zuen kultura, paisaia eta pertsona zoragarriak ezagutzeko.

“Zure abenturaren bila”

“Zure abenturaren bila” bidaia-programa bat da. Programa horren barnean, gonbidatuek beren bizipen eta esperientziak eta, azken batean, bidaiatzeko zaletasuna kontatzen dituzte, izan duten abenturako irudiekin lagunduta beti. Programaren barruan, askotariko esperientziak kontatu izan dira, hala nola Antartikara egindako espedizioak, planetako mendirik garaienetara eta zailenetara egindakoak eta askoz ere leku hurbilagoetan egindako proiekzioak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude