6 urte bete dira gaur Pentsiodunen Mugimendua hasi zenetik

Astelehenero bezala, gaur ere pentsiodunek asteroko hitzordua izan dute. Izan ere, duela 6 urtetik astelehenetan eguerdiko 12:00etan biltzen dira Irungo San Juan plazan. Horregatik, gaur, asteak joan asteak etorri errepikatzen dituzten aldarrikapenez gain, bertaratutakoek modu berezian ospatu nahi izan dute urteurrena.

Euriak Irungo udaletxeko arkupeetara mugiarazi du pentsiodunen mobilizazioa. Bertan, mugimenduaren 6. urteurrena gogoratzeko ekitaldia egin dute. Azken 6 urteetan zehar mugimenduaren parte izan direnak eta bidean zendu direnak gogoratzeko minutu bateko isilunea gorde dute. Jarraian, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatu dute berriro ere. Azkenik, astelehenero hitzordura batzen direnen konpromisoa eskertzeko Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak saski bat zozketatu du parte-hartzaileen artean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude