Irungo udaleko Kultura arloak jakinarazi duenez, osasun arazoak direla eta, Ara Malikianek bertan behera utzi behar izan ditu aste honetarako programatutako kontzertuak. Besteak beste, artistak bi emanaldi eman behar zituen Irunen, ostiral honetan, urtarrilaren 19an, Amaia KZan.
Ara Malikianen taldeak zoritxarreko iragarpena deitoratu du eta barkamena eskatu du emanaldi hauen zain zeuden jarraitzaileei eragindako eragozpenengatik.Irungo Udala buru-belarri ari da lanean Ara Malikian taldearekin batera, kontzertuak birprogramatzeko, behin musikaria osasun egoera onean dagoenean eta berriro jotzeko prest dagoenean. Herritarrei horren inguruko edozein berritasunen berri emango zaie.
Aipatutako kontzertuetarako sarrerak erosi dituzten guztiei, datozen egunetan itzulketak gauzatuko dituztela iragarri dute.