ACUBIk informazio jardunaldi bat antolatu du auzotarren komunitateetan obrak egiteko beharrezkoak diren akordioen gaiari buruz. Hitzaldia abenduaren 16an, ostiralean, arratsaldeko 18:00etan egingo da, Palmera Montero guneko 2. aretoan.
Hizlaria Esther Ezkurra izango da, ACUBIko abokatua. Jardunaldiaren helburua da bertaratuei jakinaraztea zein diren erabakiak hartzeko behar diren gehiengoak. Era berean, ACUBIren bulegoan gehien egindako kontsultetako bat aztertuko dugu: igogailua jartzeko beharrezko akordioak.
Kontsulta asko egiten dira ACUBIn gai honen inguruan, eta komenigarritzat jo dute informazio-jardunaldi hau egitea horiek argitzeko.