Azken urteotan, Caser Residencial Gipuzkoako etxeetara iristea lortu du, Caser Cuidados izeneko diziplina anitzeko etxez etxeko arreta-zerbitzu batekin. Zerbitzu horretan, telelaguntza aurreratuko zerbitzu berritzaile eta oso bat txertatu dute, erloju teknologiko baten bidez.
Janeth Carreño Lozanok, Caser Cuidados Gipuzkoa-ren koordinatzaileak, azaldu du “telelaguntza-zerbitzu honek laguntza-tresna gisa funtzionatzen du, pertsonen autonomia bultzatuz, familiei babesa emanez eta segurtasuna sortuz”.
“Telelaguntza-zerbitzu honek laguntza-tresna gisa funtzionatzen du, pertsonen autonomia bultzatuz, familiei babesa emanez eta segurtasuna sortuz”
Smartwatch erlojuak, telelaguntza zerbitz
uaz gain, honako funtzio hauek ere baditu: erorikoen aurreko alerta eta larrialdi-sistema, doitasun handiko denbora errealeko geolokalizazioa, bideo-deiak medikuekin, agenda, osasun-parametroak (tentsio arteriala, bihotz-maiztasuna eta urratsak zenbatzea), eta telefono-dei mugagabeak egiteko eta jasotzeko aukera ere ematen du, SIM txartela baitauka. Bere abantaila nagusien artean nabarmentzen dute bere zerbitzuak pertsona dagoen edozein lekutan erabil daitezkeela eta ez duela behar lotutako telefono mugikorrik.
Lasaitasuna edozein larrialdiren aurrean
Bestalde, erlojuak botoi gorri deigarri bat du eskuineko aldean. Botoi hori sakatuta, erlojuaren erabiltzaileak SOS abisu bat igortzen du, eta zuzenean iristen da Tele Asistentziako Zentralera. Hortik, telelaguntza zerbitzuko langileek behar diren baliabideak mobilizatzen dituzte pertsonari arreta emateko, eta edozein unetan eta lekutan erantzuten dute.
Erorikoak detektatzeko sistemari dagokionez, alerta batekin aktibatzen da bat-bateko mugimenduren bat edo talkaren bat gertatzen bada, eta 10 segundo etenik gabe eman ondoren, automatikoki, telelaguntza zerbitzua erabiltzailearekin harremanetan jartzen da, eta, beharrezkoa izanez gero, esku-hartzeko baliabideak mobilizatzen ditu.
Giza taldea
Zerbitzu azkar eta egokia eskaini ahal iz
ateko, erlojuaren atzean profesionalen zerbitzu bat dago, 24 orduz lan egiten duena, urtean 365 egunez larrialdietara joateko, eta bideo-kontsulta medikoak egiten dituena, hala behar denean.
Erabiltzaile posibleak
Erlojua edonork erabiltzeko diseinatu da, adina edo premiak edozein direla ere, eta kasu bakoitzari egokitutako irtenbide bat eman zaio.
hau lortzea, hileko 35 euroko kuota ordaintzea bezain erraza da. Erloju adimendun honi edo zerbitzua kontratatzeari buruzko informazio gehiago nahi duenak 900 103 348 edo 943 64 71 69 telefono zenbakietara dei dezake.