Datorren igandean, abenduaren 18an, Santiagotarrak-BM K.E-ko banku mugikorreko arraun taldeak 2022/23 estropada denboraldia hasiko du. Horrela, kirol klub irundarrak Bidasoa ibaian 9:45etik aurrera antolatzen den denboraldiko lehen jaitsieran parte hartuko du.
Banku mugikorreko arrauneko Gipuzkoako ligak hiru jaitsiera ditu, Bidasoa ibaian jokatzen direnak abenduaren 18an, urtarrilaren 7an eta urtarrilaren 21ean; eta lineako beste sei estropada, otsailaren 12an Legution, martxoaren 18an Orion, apirilaren 1ean Orion, apirilaren 29an Orion, maiatzaren 27an Legution eta ekainaren 17an Legution.
Gipuzkoako Hondarribi, San Juan, Arraun Lagunak, Ur Kirolak eta Orio klubek parte hartuko dute, baita Hendaiako Endaika eta Donibane Lohizuneko Ur Joko klubek ere.
350 kirolarik baino gehiagok 100 ontzitan baino gehiagotan parte hartzea espero da. Santiagotarrak-BM K.Eak banku mugikorreko arraun taldeak 72 kirolarirekin parte hartuko du 28 ontzitan.