Caser Residencialek mugaz gaindiko proiektuekiko konpromiso gero eta handiagoa du

Gero eta handiagoa da Caser Residencialek mugaz gaindiko proiektuekiko duen konpromisoa. Egoitzaren mugaz gaindiko harremanak 2015ean hasi ziren Pirinio Atlantikoetako administrazioarekin elkarlan akordioa sinatu ostean. Horrela, hitzarmenaren ostean Iparraldeko eta Hegoaldeko egoitzek harreman jarraitua mantendu dute. Gainera, mugaz gaindiko proiektuez eta elkarlanez gain, Caser Residencialek ikerketa proiektuetan ere hartu du parte.

Esaterako, hitzordua sinatu zenetik Caser Residencialek urtero urrian Frantzian estatu mailan ospatzen den “Aste Urdinean” parte hartzeko aukera izan du. Jardunaldi horren barnean adineko pertsonentzako jarduerak egiten dira. Caser Residencialek bi eratara parte hartzen du Aste Urdinean. Batetik, partner moduan ekarpenak eginez eta, bestetik, Caserreko Anakako eta Betharrameko egoiliarrekin antolatzen diren ekintzetan parte hartuz.

Aurreko urteetan Aste Urdineko jarduerak mugaren bi aldeetan antolatu izan dira, baina aurten ordea ekintza guztiak Iparraldean egin dira, urriaren 2tik 7ra. Antolatutako ekintzen artean, besteak beste, aretoko dantzen saio bat eta pic-nic itxurako bazkari bat partekatzeko aukera izan dute egoiliarrek eta Betharrameko egoiliarrek parte hartu zuten bertan. Gainera, bazkari horrek txarangak girotutako karaokea ere izan zuen. Aste horretako asteazkenean berriz, Anakako egoitzako egoiliarrek Hendaiako egoitzan baserri mugikor batez gozatzeko aukera izan zuten aire zabalean, animaliak eta guzti. Jardueran, adineko egoiliarrez gain, haurrek eta beraien senideek parte hartu zuten. Horretaz gain, Aste Urdinaren barnean beste hainbat jarduera ere egin dira, antzerkiak adibidez.

Mugaz gaindiko bestelako proiektuak
Aste Urdinaz gain, Caser Residencialek mugaz gaindiko belaunaldi arteko bestelako proiektuetan parte hartzen du. Aurten Hendaia eta Biriaturekin elkarlanean arituko dira egoitza, ludoteka eta haurtzaindegiekin proiektu partekatuak sortzeko. Zehazki, Betharrameko egoiliarrak haurtzaindegiekin partekatutako proiektuak izango dituzte eta Anakakoak berriz 2 ludotekekin arituko dira lanean.

Caser Residencialeko ordezkariek horrelako egitasmoen garrantzia azpimarratu dute. Izan ere, urteak dira mugaz gaindiko ekintza partekatuak antolatzen hasi zirenetik eta ondorioz, mugaren bi aldeetako egoiliarren artean harreman estua sortu da. Beraz, egoiliarrek horrelako egitasmoak eskatzen dituzte mugaren beste aldeko lagunak ikusi eta elkarrekin bizipenak partekatu ahal izateko. Izan ere, jatorrizko herrialdearen arabera egoiliarrek esperientzia ezberdinak bizi izan dituzte eta interesgarria da beraien artean horiek partekatzeko aukera izatea.

Mugaz gaindiko izaeran sakontzen
Gainera, berriki Caser Residencialek Frantzian Zaintzaileen Astearen barnean antolatutako ekintzetan ere hartu du parte. Zehazki, Caser Residencialeko harreman instituzionaletako arduraduna urriaren 10ean Ziburun eta 11n Miarritzen egindako jardunaldietan izan zen, hegoaldeko egoitzek iparraldeko biztanleentzat eskaintzen dituzten zerbitzuak mugaren beste aldean aurkezteko. Jardunaldi horietako programa finkoa izan da, hau da, egunez egun errepikatu da, baina ekintzak egun bakoitzean Frantziako estatuko hainbat herri edo hiritan egin direlarik. Parte hartze honen bitartez Caser Residencialek mugaz gaindiko presentzia areagotzea lortu du.

Dirulaguntzak eskuratzeko aukera
Pirinio Atlantikoekin sinatutako akordioak mugaz gaindiko proiektuetan elkarlana sustatzeaz gain, iparraldeko biztanleei diru-laguntzak jasotzeko aukera zabaltzen die Caser Residencialek eskainitako zerbitzuak erabiltzeagatik. Izan ere, mugaren beste aldeko biztanleek eguneko zentroetara etortzeagatik eta egonaldi motzak egiteagatik APA dirulaguntzak jasotzeko aukera dute. Diru laguntza jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak etxez etxeko zerbitzu plan bat onartua izatea.

Iparraldeko biztanleentzat Caser Residencialek eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko zalantzak argitu edo informazioa eskatzeko telefono zenbaki honetara deitu dezakete interesatuek: 628 557 309.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude