Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak Caser Residencialen Anakako egoitza bisitatu du Minbiziaren Aurkako Ikerketaren Munduko Eguna dela eta. Zehazki, irailaren 24an ospatzen da nazioarteko egun hori eta Caser Residencial Anakaren kasuan Minbiziaren Aurkako Ikerketaren Munduko egunaren harira antolatutako ekintza irailaren 21ean egin zen.
Caser Residencialek Minbiziaren Aurkako Elkartearekin harreman estua du. Hain zuzen ere, egoitzak, eguneko zentroak eta etxez etxeko zerbitzuak eskaintzen dituen Caser Residencial enpresa Minbiziaren Aurkako Elkarteak burutzen duen jarduerarekin konprometitua dago eta, hori dela eta, urteak daramatzate elkarlanean. Oraingoan, ekintza Caser Residencialen Anakako egoitzan egin da.
Irailaren 24an Minbiziaren Aurkako Ikerketaren Munduko Egunaren harira Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak kanpaina berezi bat prestatu du herritarrak izan daitezen elkarteak helarazi nahi duen mezuan protagonista. Horretarako, irailaren 21ean, ostegunean, Caser Residencial Anakako egoitzan kanpainaren leloa duen Photocall bat ipini zen. Photocall-ak ezaugarri berezi bat du, izan ere, zuriune bat nahita utzi da, argazkian atera nahi duten pertsonak bertan kokatzeko. Horrela, egoiliarrak Photocall-ean parte hartzera gonbidatu dituzte, zuriunea betez ekintzan parte hartzeko. Modu horretan, egoiliarrek argazkia atera eta irudiaren protagonistak izateko aukera izan dute, “Zuk, nik eta denok ikerketa gehiago behar dugulako” leloarekin batera.
Photocall-eko argazkiak ateratzeko polaroid edo uneko argazkiak zuzenean inprimatzen dituen argazki kamera bat erabili da. Horrela, argazkiak atera bezain laster inprimatu egin dira eta mural batean zintzilikatu dira. Muralaren emaitzak argi eta garbi irudikatu du Minbiziaren aurkako Ikerketaren Munduko Egunean guztiok parte hartzen dugula.



