Eraikuntza, erreformak eta higiezinen agentziekin loturiko zerbitzu guztiak topatuko dituzu Zumarpen

Argazkia: Estudio Gover

Zumarpe duela 5 urte Billabonan martxan jarri zen higiezinen agentzia eta erreforma eta eraikuntza enpresa da. 3 langilerekin hasi bazen ere, egun 35 langile baino gehiagok Zumarpe aurrera ateratzeko lan egiten dute. Irunen, zehazki, 2 urte eta erdi daramatza eta bulegoan Luis Mariano kaleko 4. zenbakian dute.

Zumarpe enpresak era askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, hain zuzen ere, enpresaren zeregina hiru bloke nagusietan banatu daiteke: obrak eta erreformak, higiezin agentzietako salerosketa zerbitzuak eta ondare aholkularitza.

Obra eta erreformak aurrera eramateko arkitekto, arkitekto tekniko eta ingeniariak elkarlanean aritzen dira. Hortaz gain, enpresaren barnean gremio guztiak txertaturik izateak profesional ezberdinen arteko koordinazioa errazten du. Zumarpe enpresan erreforma eta birgaitze lanetan espezialistak dira. Gainera, Passivhaus sistemaren bitartez etxebizitzen kontsumoa murrizteko apustua egiten dute. Bestetik, etxe adimentsuak eraiki eta bezeroen nahien arabera etxea automatizatzea bilatzen dute. Horretarako, Partners Loxone enpresaren sareko kideak dira eta Smart Home-an adituak dira, markaren ziurtagiriarekin.

Argazkia: Estudio Gover

Higiezinen agentziek eskaintzen dituzten zerbitzuen barruan, berriz, etxe edo lokalen salerosketarako gestio zerbitzua dute ere, etxebizitzaren erosketa unean aholkuak emateaz gainera. Erreforma beharrezkoa duten etxebizitzen kasuan, iritzia eta obra aurrekontua prestatzen diete bezeroei, etxebizitza erosi aurretik. Matterport sistemari esker etxeak era digitalean bisitatzeko aukera eskaintzen dute ere. Hortaz gain, higiezinen agentzia birtualetan etxebizitzak erakusten dituzte.

Ondare aholkularitza zerbitzuaren bitartez bezeroen zalantzak argitu eta ondasunen gaineko ikerketa eginez aholkularitza zerbitzua eskaintzen dute.

Argazkia: Estudio Gover

Capuchinoseko promozio berria
Hondarribiko Amute auzoan Capuchinos komentuaren alboan etxe promozio berri bat martxan jartzeko proiektuan lanean murgildurik dabil une honetan Zumarpe enpresa.

Usukoar Promociones SL izango da empresa sustatzailea eta Zumarpe arduratuko da etxebizitzak adimentsuak izateko teknologia hornikuntzaz eta etxebizitzak merkaturatzeaz.

Guztira, 24 “SmartHome” etxebizitza izango dira, 3 solairu izango dituen eraikin batean sakabanaturik. Etxebizitzek 2 eta 4 logela artean edukiko dituzte, garajea eta ganbarez gainera. Promozio berri honen inguruko informazioa gehiago Zumarpe enpresaren webgunean topatu daiteke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude