Aquatic Landes Labenne Océanen kokatutako ur parkea da. Parkeak igerilekuak, txirristak eta bestelako atrakzioak eskaintzen ditu familiako kide guztientzat, etxeko txikienetatik hasi eta gurasoak barne. “Family Space” eremuan, ordea, zure senideekin lasaitzeko aukera izango duzu. Pascal Coste ur parkeko zuzendariak ekainaren 18tik irailaren 4ra arte zabalik egongo den ur unibertso hau ezagutzera etortzeko gonbidapena egin du.
Zein publiko motarentzat da egokia parkea?
Aquatic Landesek 26 txirrista ditu! Gozatu ekintza ezberdinez 3 unibertso handiz osatutako ingurune paradisiakoan. “Family Space” familian lasaitzeko leku aproposa da, harea zurizko aintziran, olatu-igerilekuan edo buiak dauzkan ibai azkarrean. Parkeak haurrentzat bereziki sortutako unibertsoa du: Kids Landes Aventures, aisialdirako 600 m² baino gehiago dituen ur beroko gunea. Parkearen bihotzean dagoen atrakzio hau haurrei zuzenduta dago, espazioa erabat irekia da eta etengabe zaindua dago. 12 txirrista zirraragarriz osatutako Adrenaline unibertsoa: 12 metroko erorketa librea, Amazonia, Space bowl, pendulum eta beste atrakzio askok dardarka jarriko zaituzte. Aquatic Landesek doako aparkalekua, janari lasterreko zerbitzuak, 4 piknik gune handi eta hondartzako denda bat ere baditu. Aquatic Landes familia osoarentzat da. Atrakzioak adrenalina bilatzen ari diren pertsonentzat, baita txikienentzat ere, hala nola gurasoentzat.
Non dago parkea?
Labenne Océanen (40530) dago kokatua, Hossegor eta Biarritzetik minutu gutxira, Aquatic Landes Landetako basoaren bihotzean dagoen ur parkerik handiena da, benetako aisialdi eta lasaitasunerako oasia.
Noiz hasi eta bukatuko da 2022ko denboraldia?
Parkea ekainaren 18an, larunbatean, irekiko da eta 2022ko irailaren 4ra arte egongo da zabalik.
Berritasunen bat denboraldi honetarako?
2022ko denboraldi berri honetarako, Aquatic Landes parkeak olatu igerilekuaren gaineko terrazan zure ametsetako eguna edo gaua antolatzeko aukera ematen dizu. Taberna, pintxoak, musika-giroa, animazioa eta atrakzioetarako sarbidea zure nahien arabera. Urtebetetzeei eskainitako eremu berri bat ere eskuragarri dago. Erreserbatzeko eta prezioak lortzeko, jarri gurekin harremanetan: contact@aquatic-landes.com.
Urtebetetzeak antolatzeko gutxienez 8 haurretako taldeak osatu behar dira, sarrerak 19,50 euroko prezioa izango du haur bakoitzeko, urtebetetzea ospatzen duen haurraren eta bere laguntzailearen sarrerak doan izango direlarik. Sarrerak, bazkaria, parkeko maskota eta piknika parkeko mahai esklusiboetan egiteko aukera eskaintzen du. Urtebetetze ospakizun hauek 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat pentsatuak daude.
Parkeak Euskadiko bisitari asko jasotzen ditu?
Aquatic Landes Euskaditik hurbilen dagoen mota honetako parkea da, autobidetik joanda Baiona ondoren kokatuta baitago. Bidasoa eskualdeko bizilagunak parkeko bezeroen zati handi bat izan dira beti, %15aren eta %20aren artean. Taldean zein bakarka etorri ohi dira.
Parkearen berezitasunetako bat Kids Landes Adventures eremua da, ezta?
Bai. 600 m2 baino gehiagoko espazio klimatizatua da, haurrei bakarrik eskainia. Kids Landes Adventures haurrentzako igerileku erraldoia da, 4 txirrista eta abentura zirkuitu batez osatutako jolas-egitura duena. Badu haur txikienak ere freskatzeko eremu bat. Gogoratzekoa da 3 urtetik beherako umeen sarrera doakoa dela.
Zer gehiago esan dezakezu harea zuriko hondartzaz?
Harea zuriko hondartza, bere landaretza exotikoarekin, kokoteroak, itzalkinak eta etzaulkiak. Benetako bake exotikoa Aquatic Landes parkeko olatuen igerilekuaren ondoan. Lasaitu olatuen hotsa entzuten Polinesiako hondartza bikain honetan.
Zein da parkearen ordutegia?
Ekainaren 18tik uztailaren 3ra parkea goizeko 10:00etan ireki eta arratsaldeko 18:00etan itxiko da. Uztailaren 4tik abuztuaren 28ra irekiera ordutegia berdina izango da, baina 19:00etan itxiko da, ordubete geroago.