Hiriko taberna batean emakume bati ukituak egiteagatik gizon bat salatua eta atxilotua izan da

Irungo Udalak jakinarazi du ustezko sexu-eraso bat egon dela hirian asteburu honetan. Sexu-erasoaren delitua egotzita, hiriko emakume bati ukituak egin zizkion gizona atxilotu zuten.

Hiriko erdiguneko taberna batean gertatu zen guztia, larunbateko ordu txikietan. Salatzailea establezimendu barruan zegoen, eta salatua modu gogaikarrian hurbildu zitzaion behin eta berriz, eta ukituak ere egin zizkion. Erasoa jasan zuen emakumearekin zihoan pertsona batek poliziari deitu zion. Agenteek, bertaratuta, akusatua identifikatu zuten eta atxilo eraman zuten Udaltzaingoaren komisariara, sexu-erasoaren delitu baten ustezko egile gisa. Pertsona hori epaileran esku utzi zuten.

Irungo Udalak emakumeen kontrako abusu eta eraso oro deitoratzen du, osotoro eta irmoki, eta elkartasuna adierazten dio biktimari. Udalak nabarmendu nahi du oso garrantzitsua dela herritar guztiek, gizonek zein emakumeek, horrelako ekintzak deitoratzen eta gaitzesten jarraitzea.

Irungo Udalak, halaber, indarkeria matxista salatzeko edo laguntza eskatzeko telefonoak gogorarazteko baliatu nahi du aukera hau: 092, 112, eta biktimei arreta eta laguntza emateko telefonoa, 607070202.

Aurki gurean ospatuko ditugun jaietan instalatuko diren informazio-puntuak ere gogorarazten dizkiegu herritarrei:

Ekainaren 18an, Urdanibia plazan, 22:30etatik 2:30etara

Ekainaren 23an, Urdanibia plazan, 22:30etatik 2:30etara

Ekainaren 25ean, Ficoban, 17:00etatik 20:00etara.

Ekainaren 25ean, Urdanibia plazan, 22:30etatik 2:30etara

Ekainaren 26an, Istillaga plazan, 22:30etatik 00:00etara

Ekainaren 28an, Urdanibia plazan, 22:00etatik 2:00etara

Ekainaren 30ean, Urdanibia plazan, 22:30etatik 3:00etara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude