601 helduk eta 476 haurrek parte hartu zuten Gabonetako Krosaren 9. edizioan

Joan den larunbatean Irunek bere lasterketa ezagun eta esanguratsuenetako bat bizi izan zuen: Super Amara Gabonetako Krosaren bederatzigarren edizioa. Helduen lasterketak 601 izen-emate izan zituen eta 476 txikik egin zuten korrika larunbatean Gabonei hasiera ematen kirol-festan. Eguraldia lagun izan zuten, egun eguzkitsua izan baitzen, eta jendea bi lasterketez gozatzera hurbildu zen.

Gainera, “Mi Dulce Guerrero” elkartearentzat 867 euro bildu ziren, 1. motako diabetesa duten haurrei laguntzeko ikerketa bultzatzen laguntzen duen elkartearentzat. Oroitzapenerako tartea ere izan zuen probaren 9. edizioak. Bikendi Aizpiolearen lehen Memoriala haurren kategoriako sariekin estreinatu zen eta jarraipena izango du hurrengo edizioetan.

Helduen lasterketan, emakumeen izen ematea % 43 izan da. Proba honetan inoiz ikusi ez den ehunekoa eta benetan zaila da horrelakorik ikustea beste edozein herri probetan. Klubetik emakumeen parte-hartzearen gorakadaren lehen sintoma hau etorkizunean mantendu ahal izatea espero dute.

Unai Arroyo irabazle

Iaz Unai Arroyok eta Pierre Urrutyk lasterketako borrokarik estuenetako bat jokatu zuten. Garaipenagatik borrokatu ziren helmugaraino eta Pierren izan zen garaile. Aurten, biak batera irten zirenean, jendeak errebantxarik egongo ote galdetzen zion bere buruari, eta hala izan zen.

Lasterketa oso azkar baten ondoren, Unai Arroyo azken kilometro erdira iritsi zen, Pierre Urrutyrekiko abantaila txiki batekin. Frantziarra lasterketa amaiera indartsu batekin ixten saiatu zen, baina Unaik, oso sendo, garaipena kontrolatu eta eskuratu zuen. Helmugara, berriz ere, gutxieneko tartearekin iritsi ziren, bi segundoko aldearekin; 15:01 minutu Unai Arroyorentzat eta 15:03 Pierre Urrutyrentzat. Hirugarren postuan Joseba Olaetxea helmugaratu zen, Unairengandik 3 segundora eta Pierrengandik segundo bakar batera.

Lasterketaren maila estua bezain altua izan zen. Izan ere, lehen sailkatutik hamargarrenera 20 segundoko aldea baino ez dago, eta guztiak 15: 30etik behera.

Lasterketako lehen 10 gizonezkoak:

1) Unai Arroyo 15:01 min

2) Pierre Urruty 15:03 min

3) Joseba Olaetxea 15:04 min

4) Joseba Larzabal 15:09 min

5) Aimar Murua 15:14 min

6) Asier Fernández 15:18 min

7) Jokin Bellido 15:19 min

8) Jean Nicolas 15:20 min

9) Alexander Oiarbide 15:23 min

10) Beñat Bengotxea 15:30

Jone Zabaletaren errekor berria

Joan den larunbatean Irunen hegan egin zuen beste korrikalari bat Jone Zabaleta izan zen. Azkoitiko korrikalariak probako errekorra hautsi zuen – orain arte Sara Villasantek zuen – 17:02 minutuko erlojupekoarekin, 17 minutuak haustetik oso gertu.

Jonek 17:02 minuturekin bukatu zuen lehen postua Betty Urrutyren aurretik. Bigarren bukatu zuen 17:14 minuturekin eta hirugarren Ane Zabala izan zen 17:45 minuturekin. Urtez urte hobetzen ari den maila handiko Top hirua.

Lasterketako emakumezkoen top 10:

1) Jone Zabaleta 17:02 min

2) Betty Urruty 17:14 min

3) Ane Zabala 17:45 min

4) Olatz Zabala 19:04 min

5) Carmen Martin 19:25 min

6) Intza Mendez 20:21 min.

7) Myriam Males 20:23 min

8) Carmen Klinger 20:23 min

9) Ana Gonzalez 20:26 min

10) Paula Crespo 20:40 min

Paula Crespo eta Jon Andiano, Bikendi Aizpiolearen lehen Memorialeko irabazleak

Bikendi Aizpiolearen lehen Memorialean, haur kategoriako lehen sailkatuak saritzen dira – Bikendi kategoria horretakoa zen –, eta Paula Crespok eta Jon Andianok irabazi dute. Klubeko bi atletak iritsi ziren helmugara lehen postuan: Jon Andiano 19:10 minututan eta Paula Crespo 20:36 minututan.

Nesketan, Naia Piquer izan zen bigarren 23:42 minuturekin eta hirugarren Ane Marquez 24:35 minututan. Mutiletan, bigarren Imanol Penouilthek bukatu zuen 19:22 minututan eta hirugarren Iñigo Sotok 19:41 minututan. Memorialaren sariak Diana Machadok eta Eneritz Aizpioleak banatu zituzten – Bikendiren ama eta arreba, hurrenez hurren –.

Errekor kuadrillen parte-hartzea

Kuadrillen arteko errekorreko parte-hartze batean, emakumezkoen taldea “IRUNING 1” izan zen, Carol Donoso, Yolanda Fernández, Oihana Elortegui eta Cristina Martinek osatua. Gizonezkoen kuadrilla irabazlea “El acuerdo Vasco-Landes” izan zen Pierre Urruty, Jean Nicolas Labeyrie, Aurelien Daugreilh eta Florian Ronzierrekin.

Talde mistoetan, garaipena Joseba Larzabal, Asier Fernandez, Mikel Aguirrebeña eta Ane Zabalak osatutako “RJ TEAM” taldearentzat.

Sailkapen guztiak klubaren webgunean daude eskuragarri, Gabonetako Krosa atalean. Klubetik sponsorrei, laguntzialei, boluntarioei, Irungo Udala eta udaltzaingoari eskerrak eman dizkiete.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude