Udaleko Kultura arloak jakinarazi du San Pedro eta San Martzial jaiak direla-eta Ficobako kanpoko aparkalekuan jarritako feriak eta atrakzioak ekainaren 18tik uztailaren 3ra arte egongo direla zabalik, biak barne. Hona prezioak:
– Haur-atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 3,20 €, (6 bidaiatarako abonua, 15 €)
– Helduentzako atrakzioak: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 4,00 €
– Atrakzio berezia edo berria: pertsona eta bidaia bakoitzeko gehieneko prezioa: 5,00 €
– Egun herrikoan, aparatu guztiak: 2,00 €. Atrakzio berri edo berezietarako eta ikuskizunetarako izan ezik, pertsona/bidaia bakoitzeko, 2,80 €. (Egun herrikoiak ekainaren 18a eta uztailaren 2a eta 3a izango dira).
Hauek dira ordutegiak: Ekainaren 18tik 29ra, 16:00etatik 02:00etara; 30ean, egun osoan, 11:00etatik 03:00etara; uztailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 02:00etara, eta uztailaren 3an, igandean, 11:00etatik 22:00etara. Musikak 24:00 arte iraungo du beti.
Luis Marianoko postuak, igandera arte (uztailak 3)
Bestalde, aurtengo jaiak direla-eta jartzen diren postuak Luis Mariano inguruan jarri dira egun hauetan. Guztira, 12 etxola izango dira, askotariko artisautzakoak, jostailutarakoak eta fruitu lehorrak saltzekoak. Postuak ostiral honetan (ekainak 17) ireki eta uztailaren 3ra arte egongo dira, goizeko 10:00etatik aurrera, 24:00ak arte edo 4:00ak arte, segun zein egunetan.