Irungo Udaleko Kultura arloak jakinarazten du 2022ko sanpedro eta sanmartzialen programako adinekoentzako bazkari tradizionala ekainaren 27 egingo dela, astelehenarekin, Ficobako 3. pabilioian. Bazkaria Irunen erroldatutako pertsonei zuzenduta dago, 2022ko ekainaren 26an 65 urte beteta dauzkatenei, hain zuzen ere. Azken bi urteotan ezin izan da egin, pandemia dela eta, eta orain bueltan da.
Aurreko urteetan bezala, izen-emateak ez dira aurrez aurre egingo, telefonoz baizik, 010 zenbakira deituta (izen-emate bat pertsonako). Joan nahi dutenek 010 edo 943505152 zenbakietara deitu beharko dute maiatzaren 30ean eta 31n, 8:00etatik 19:00etara bitartean. Aurten bada berritasun bat ere: internet bidez ere izena eman ahalko da, Udalaren webgunean.
Gonbidapenak jasotzea
Gonbidapenak Amaia KZko txarteldegian banatuko dira, ekainaren 9an eta 10ean, 09:00eatik 13:00etara., Nortasun-agiria erakutsi beharko da ezinbestean. 700 gonbidapen banatuko dira gehienez ere, eta izena emateko hurrenkeran esleituko dira. Bazkariaren egunean, gonbidapena erakutsi beharko da Ficobako 3. pabilioian.
Ficobara joateko autobusa
Autobus-zerbitzu berezi bat jarri da martxan, nahi dutenek Ficobara joateko erabil dezaten. Fermín Calbetónetik irtengo da 12:30etan, eta azken irteera 13:30etan egingo du. Itzultzeko, 17:00etan irtengo da lehen autobusa Ficobatik San Juan plazara, eta azken irteera 19:00etan izango da.
Menua:
Zizka-mizka hotza: Antzara moussea ogitxoekin
Zizka-mizka beroa: Perretxiko eta pikillo budina piper gozoaren saltsaz lagunduta
Lehen platera: Etxeko arrain zopa Donostiako erara
Bigarren platera: Txahal-masailak tomate eta piperrez lagunduta
Postrea: San Markos tarta kiwi saltsarekin



