Konekta zerbitzuak Inauterietako photocall-a antolatu du larunbat arratsalderako

Konekta zerbitzuak Inauterietako photocall-a antolatu du, otsailaren 10erako, larunbaterako. Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egingo da ekintza Zabaltza plazan. Jarduera 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago.

Parte hartzeko argazki bat atera eta Konekta zerbitzura bidali beharko dira. Horrela, photocall-eko parte hartzaileen artean sari desberdinak zozketatuko dira. Hortaz gain, parte hartzaileek argazki bat eramango dute opari.

Gazteartean webgunean ekintzaren inguruko informazio guztia topatuko duzu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude