Irun Tronboneitor topaketaren egoitza izango da bihar

Irungo Udaleko Hezkuntza Arloak, Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioaren bidez, Tronboneitor 2024 topaketa antolatu du: maiatzaren 18an izango da, larunbatarekin.

Tronboneitor Euskadi mailako topaketa bat da, hamabost musika eskola eta 120 tronboi bilduko dituena. Topaketa bi ekitalditan banatuko da: batetik, 11:40an, kalejira bat izango da, Luis Mariano lorategietan, eta, bestetik, 12:00etan, kontzertu bat, Zabaltza plazako kioskoan.

Eguraldi txarra egiten badu, biak ala biak Udal Musika Eskola eta Kontserbatorioaren egoitzan izango dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude