Irungo Udaleko Kultura arloak antolatua, Irungo Udalaren Musika eta Dantza Eskolako ikasleek kontzertu bat eskainiko dute Oiasso museoan. Urteko lehenengoa izango da, eta ostegun honetan emango dute, otsailaren 22an. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta interesdunak aretoaren edukiera bete bitartean sartu ahalko dira, doan.
«Musika Museoan» zikloaren barruan antolatu da ekimena. Ziklo horretan biltzen dira Oiasso Erromatar Museoak erakusketen eta programa iraunkorraren osagarri gisa antolatzen dituen musika jarduera guztiak.
Honako hau izango da programa:
- Andoni Dieguez (tronboia) … Konzertino, F.David
- Naia Berruet (flauta) ………. Erromantzea, C. Saint-Saëns
- Naroa Aragón (biolina) ……….. Kontzertua sol minorrean, M. Bruch
- Helena Pablos (klarinetea) ….. Sonata fa minorrean (II. mugimendua), J. Brahms.
- Danele Achucarro (biolina) …. Scherzo&Tarantella, H. Wieniawski
- Nora Roldán (txeloa) …………… Rapsodia hungariarra, D. Popper
- Izaro Villoria (biola) ………….. Sonata Arpeggione (II. eta III. mugimenduak), F. Schubert
- Ion Martinez ( flauta) ………. Concertinoa, C. Chaminade
Borja Rubiños irakasleak lagunduko die pianoan. Sarrera librea da, tokiak bete arte.
Museoko ikastaroak martxan
Arrakasta handia izan du Beñat Eguiluz doktoreak emandako «Kultura Antzinaroko eta Erdi Aroko gizarteetan» ikastaroak eta, kanpoan geratu direnei ere parte hartzeko aukera emateko, hirugarren txanda bat antolatu da, astelehenetan 11:00etatik 12:00etara. Oiasso museoko ikastaroak historian eta arkeologian interesa duten guztiei zuzenduak dira, eta modu erraz eta didaktikoan erakusten dute nola bizi zen jendea Historiako hainbat alditako zibilizazio eta herrietan.
Ikastaroak 12 asteko iraupena du, eta astero eskola bakarra ematen da. Prezioa 75 euro da pertsonako. Plaza libreak geratzen dira astelehen goizetako txandan, 11:00etatik 12:00etara, eta astearte arratsaldekoan, 18:00etatik 19:00etara. Eskolak otsailaren 26ko astean hasiko dira, eta maiatzaren 16ra arte luzatuko. Izena emateko zuzenean jo Oiasso Museora, deitu 943 63 93 53 telefonora edo idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: info-oiassomuseo@irun.org