2023ko Sanmartzialetako bost kartel finalistak aukeratu dira

Apirilaren 29an, larunbatean, irekiko da 2023ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko kartelaren bozketa. Udal webgunean atal bat egokituko da herritarrek gustukoen duten kartelaren alde bozkatu ahal izan dezaten maiatzaren 14ra arte.

Lehiaketara aurkeztutako lan guztien artean arte, ilustrazio, diseinu eta argazkilaritzaren munduko pertsonek eratutako Arte Batzorde batek aukeratu ditu bost kartel finalistak. Guztira, 27 kartel aurkeztu ziren eta horietatik 5 hautatu dira:

  • Txapelarekin bat
  • Arkupetik
  • Harmonia, Melodia eta Erritmoa
  • Compañia
  • Sentimenduen hasiera

Maiatzaren 14an bozketa amaitu ondoren, batzorde artistikoa berriro bilduko da publikoaren erabakia berresteko. Era berean,  300 euroko akzesitaren irabazlea zein lan izango den aukeratuko dute sari nagusia irabazi ez duten lau finalisten artean. Horretarako, hainbat irizpide baloratuko ditu epaimahaiak, besteak beste, erabilitako teknikaren berrikuntza.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude