Bakailaoari topa

Bakailaoa dasta ezazu gure eskualdeko bakailao enpresen elkarteak La Agricolan bildu zituen produktu hau suspertzeko lanean 2013an zehar bidelagun izan dituen kolaboratzaileak.

bacalao6532

 Antonio Iglesias, Alberto Santiago, Jose Mari Salvador, Luis Angel Tojal, Juan Carlos Franco, Patxi Soriano, Carlos Sagastizabal, Julian Iantzi eta Sonia Garcia Olazabal

Bidasoaldeko ekonomian protagonismo polita du bakailauak. Enpresa horiek, sei guztira, Bakailaoa dasta ezazu elkartea osatzen dute hain berezko dugun produktuaren kontsumoa ezagutarazteko eta suspertzeko. Helburu horrekin elkarteak 2013an zehar ekintza ugari antolatu ditu, bai gurean bai eskualdetik kanpo ere. Abenduaren 27an hainbat lagun bildu zituen La Agricolan urte oparoa ospatzeko.
Ekitaldian enpresari hauek izan ziren: Antonio Iglesias (R & J), Alberto Santiago (Santymar), Jose Mari Salvador (La Bacaladera), Luis Angel Tojal (La Barajilla), Juan Carlos Franco (Eguillor) eta Patxi Soriano (Sofresal). Sukaldari zenbait ere ospakizunera bildu ziren, tartean, Zurako David Hornillos, Irungo Atsegiñako Iñaki Barros eta Sergio Rodriguez eta, jakina, La Agricolako zuzendaria, Carlos Sagastizabal. Halaber, Fernando Gonzalez Bidasoa Turismoko teknikaria, Mañu De La Puente Diario Vascoko kazetaria, Joseba Arozena Txingudi Onlinekoa eta Angel Ramajo eta Juan Francisco Nuñez Jostallu soziedadeko ordezkariak bertaratu ziren.

IMG_6445

Ez zuen ekitaldia galdu nahi izan bakailaoaren enbaxadore ospetsua den Julian Iantzik eta haren emazte Arantxa Etxebestek.

Bakailaoa dasta ezazu elkarteko arduradun Sonia Garcia Olazabalek antolatutako ekitaldian denuek urte emankorrari topa egin zioten.

Errezeta: Felix Manso

Bakailaua txitxirozko
pil pilarekin eta azarekin

 

Txitxirerrezeta1226-WA0000 (1)oak modu tradizionalean hamar minutuz eltzean egosi azenario, tipula eta porru batekin. Aza ere egosi tipula pixka batekin. Behin egosita, baratxuri ale zenbaitekin arin frijitu.
Bakailaua buztinezko kazola batean goxo sukaldatu, 50 g. olio baino gehiago erabili gabe. Behin pil pila eginda, aza plater batean ipini eta honen gainean txitxiro ale batzuk eta bakailaua. Azkenik, pil pila bota eta pixka bat eragin saltsa guztiak ongi nahas daitezen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude