Irungo CBA liburutegiak Emakume Idazleen Egunaren IX. edizioa ospatuko du gaur, urriaren 14an. Emakume egile klasikoen irakurketa hautatuen programa antolatu dute horretarako. Irakurketak arratsaldeko 19.00etan hasiko dira.
“Periferiaren periferia: nekazal munduari begiratu zioten emakumeak” lelopean, aurten, Idazleen Egunean, Teresa de Jesus, Rosalia de Castro, Emilia Pardo Bazan, Concha Espina, Maria de la O Lejarraga edo Caterina Albert bezalako poeta, idazle eta pentsalariak omenduko dituzte. Irakurketak euskaraz, gaztelaniaz, galegoz eta katalanez egingo dira eta zuzeneko musikaz girotuko dira, Esther Barandiaranen (pianoa) eta Rebekka Riedelen (biolontxeloa) eskutik.
Gogoratu behar da hitzordua Espainiako Liburutegi Nazionalak Emakume Zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Espainiako Federazioarekin eta Elkarte Klasiko eta Modernoarekin elkarlanean sustatutako jardueren barruan dagoela, emakumezko idazleen lana eta ondarea aldarrikatzeko helburuarekin.
Emakume Idazleen Eguna
Aurreko edizioetan bezala, Emakume Idazleen Eguna urriaren 15etik gertuen dagoen astelehenean ospatzen da, Teresa Jesusen heriotzaren urteurrenean (1515-1582). Ospakizun honen bidez, historian zehar idatzi duten eta hainbeste aldiz isilarazi eta ahaztu diren emakumeen ondare literarioa aldarrikatu nahi da.