Gaur goizean Bidasoko Ikaskuntzen Aldizkariaren 32. zenbakia aurkeztu dute. Nuria Alzaga Irungo Udaleko Kulturako ordezkaria eta Helena Moranek Luis de Uranzu Kultur Taldeko (LUKT) ordezkaria bertan izan dira. Elkarteak berak argitaratu du dokumentua. Horiekin batera, Paul Estomba, Juan Carlos Jimenez Aberasturi eta Pedro Barroso ere izan dira, liburukia osatzen duten hainbat tituluren egile gisa, baita Marina Mateo Real ere, bere aita Antonio Mateo Realen ordezkari gisa, Francisco Javier Zubiaur Carreño egileak liburuaren lehen titulua eskaini baitio.
LUKTren ale berri honek Irungo Udalaren laguntza du, eta 300 orrialde ditu. Zortzi artikulu ditu, gai askotako zortzi egilek sinatuak: 1934ko urriko Iraultza Irunen, Errenterian eta Hernanin, Alemaniaren okupazioa Euskal Herrian eta udal-trantsizioa Hondarribian.
Ordezkariak liburu honen argitalpena eta eskualdearen historiari egindako ekarpena nabarmendu ditu: “Aipagarria da Luis de Uranzu Kultur Taldeak Irun eta Bidasoa Eskualdearen inguruko historia eta istorioak argitara emateko egiten duen lana”.
Honako hauek dira argitalpen berriak biltzen dituen artikuluak:
- Antonio Mateo Real margolaria; idazlea: Francisco Javier Zubiaur Carreño.
- Kostaldeko bidea; idazlea: José Ramón Guevara.
- 1934ko urriko mugimendua Irunen, Errenterian eta Hernanin; idazlea: Paul Estonba.
- Europa nazitik ihesi: pasatzeko sareak, aliatuen zerbitzuak eta euskal kontrabandistak; idazlea: Juan Carlos Jiménez de Aberasturi.
- Alsace-Lorraine sarea eta Leku-Eder; idazlea: Irkus Robles Arangiz Bernaola.
- Alemaniaren Euskal Herriko okupazioaren aztarnen bila; idazlea: Juan Carlos Jiménez de Aberasturi.
- Mugako pasabidea gerraostean (1948). Borroka antifrankistaren garaiko krimen bat; idazlea: Mikel Zabaleta.
- Udal trantsizioa Hondarribian (1973-1979); idazlea: Pedro Barruso Barés.
Liburua 28 euroan dago salgai hiriko liburu-dendetan eta kioskoetan (23 euro LUKTeko bazkideentzat).



