16 urtez azpikoei garaipena esku artetik ihes egin zien, Bera Bera/Baztanen aurkako partidan, Plaiaundin. Bidasotarrak markagailua ireki eta atsedenaldian aurrera hartuta bazuten ere, azkenengo minutuetara 25era berdinduta iritsi zen partida. Norgehiagoka amaitzear zegoela, kanpokoek bere seigarren marka lortu zuten, garaipena Plaiaunditik eramanez (25-30).
Emaitza honekin, Txingudik 2 bonus puntu eskuratu ditu, 4 entsegu baino gehiago lortzeagatik eta 7 puntu baino gutxiagoko errentarengatik galtzeagatik.
Bestalde, sub 18 taldeko mutilek Mungian jokatu zuten Danon Artean taldearen aurka. Mugakoek, Uribealdea elkartearekin bat egin dutenak, hasieratik hartu zuten aurrea markagailuan eraldatutako entsegu baten bitarte. Hala ere, kanpokoen erreakzioak eta azkeneko minutuetako joan-etorriak, atsedenaldira berdinduta iristea eragin zien (12-12). Bigarren zatian, Danon Arteanek 50. minutuan lortutako marka segituan berdindu zuen Txingudi/Uribealdeak pare bat minutu geroago. Azkeneko jokaldietan, tokikoen erasoek eta Debagoienekoen diziplina faltak epaileak etxekoen aldeko zigor entsegu bat adieraztea eraman zuen. Emaitza honekin (26-19), denboraldiko lehenengo garaipena lortu dute, sailkapenean postu bat igotzeko balio izan diena.
Hauez gain, eskolak ere jardunaldia izan zuen Lasarte-Oriako Michelin zelaian.
Txingudiko 12 jokalari Gipuzkoako gazte selekzioekin
Ligako jardunaldietaz haratago, lurraldeko federazioak antolatutako topaketa ezberdinak ere izan dira asteburu honetan. Urtzi Arrieta eta Mattin Petrikorena izan dira Txingudiko ordezkariak sub 13ko deialdian eta Adrien Muñoz, Oier Oliveira eta Ekaitz Sánchez 14 uztez azpikoan. Bi taldeek Zarautzko Asti zelaian izan zuten saioa.
Bestalde, Eibarren ospatu zen lurraldeko neska errugbilarien topaketan, zazpi izan dira Txingudi Rugby Taldeko ordezkariak: Maider Díaz, Helene Tristán, Lupe Pescador, Greta Gutiérrez, Laida Rodríguez, Paula Da Purificaçao eta Lorena Cueva.