2020. urteko San Pedro eta San Martzial jaiak normaltasun berriak markatutako murriztapen eta segurtasun neurriengatik markatuta egon dira. Festa garaian ohikoak diren jende pilaketak saihesteko, hiriko elkarte kulturalek Irungo kaleetan antolatu ohi dituzten jarduerak era nabarian murriztu dira. Horrela, hiriko balkoietako apaingarriak eta sare sozialen bitartez antolatutako ekitaldi birtualak izan dira aurtengo festetako protagonista nagusiak. Dena den, irundarrek jai egunak modu ezberdin batean ospatzeko modua topatu dute, festek argazki berezi eta ezohikoak utzi dituzten urte honetan.