Santiagoko Deabruak elkartea 2024ko San Juan Arri Haur Danborrada antolatzen ari da

Santiagoko Deabruak 2024ko San Juan Arri Haur Danborrada antolatzeko lanean dabil. Haur danborrada ekainaren 22an, larunbatean, egingo da, arratsaldeko 19:00etan hasita. Aurreko urteetan bezala, Haur Danborrada Alberto Anguera plazatik abiatuko da eta San Juan plazan amaituko du ibilbidea.

San Juan Arri Haur Danborradan parte hartzeko aukera izango dute 2016. urtean edo lehenago jaiotako haurrek. Danborradan izena emateko galdetegi hau betetzea beharrezkoa da. Bestela, 648 028 590 telefono zenbakira deituta edo santiagokodeabruak@gmail.com helbidera idatzita ere izena eman daiteke.

Entseguak

Haur Danborrada prestatzeko entseguak berriz, ekainaren 17an, 18an, 19an eta 20ean. Entsegu guztiak arratsaldeko 19:00etan izango dira, Arbesko Errota kaleko 16. Zenbakiko behean. Jardueran parte hartu ahal izateko gutxienez 2 entseguetara joatea beharrezkoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude