X. Irungo Millak 5K Salto Foundation lasterketa ekainaren 7an egingoda hirian

Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeak (BAT), Irungo Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Salto Foundation-en babesarekin, “X. Irungo Miliak 5K Salto Foundation” lasterketa antolatu du datorren ekainaren 7rako, igande goiza. Ekitaldiak herritar guztiei irekitako kirol jarduera inklusibo, osasuntsu eta solidarioa sustatzea du helburu, eta Irungo erdigunea kirol-ekintzaz beteko du. Antolakuntzan, gainera, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren, Bidasoko ESIaren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Kirol Egokituko Federazioaren laguntza jaso dute.

Lasterketa guztietarako izen-emateak martxan daude kirolprobak.com webgunean ekainaren 5eko 13:00ak arte, edota egunean bertan eremuan. Dorsalak ekainaren 7an bertan jaso ahal izango dira Zabaltza plazan, goizeko 8:45etik aurrera, inskripzio-agiria aurkeztuta.

Eguneko proba nagusiak Colón pasealekuko zirkuitu homologatutik igaroko diren 5 kilometroko bi lasterketak izango dira. Antolakuntzak bi saiotan banatuko ditu korrikalariak: lehenengoa 10:00etan hasiko da 20 minututik gorako marka dutenentzat, eta bigarrena 10:45ean, 20 minututik beherako marka egiaztatua dutenentzat. Azken proba honetako lehen hiru sailkatuek 100, 60 eta 30 euroko diru-sariak jasoko dituzte, hurrenez hurren. Izena emateak 13 euro balio du (17 euro azken astean) eta prezioak kamiseta, istripu-asegurua, hornidura eta Artaleku kiroldegiko dutxa, aldagela zein konsigna zerbitzua barne hartzen ditu.

Goiz osoko plana

Goizean zehar, inklusioari eta adin ezberdinei zuzendutako lasterketek hartuko dute protagonismoa. Goizari hasiera emateko, 09:30ean adinekoentzako Ttipi-Ttapa ibilaldi osasungarria egingo da, eta amaieran doako tortilla pintxo bat izango dute. Geroago, 11:10ean gurpil-aulki eta handbikeentzako milia bateko karrera jokatuko da. Ibon Muñoz Bidasoa Atletiko Taldeko gerenteak adierazi du jada 8 izen-emate egin direla kategoria honetan, baina BATeko ordezkariak gogoratu du Irungo Miliak lasterketan, izen emateak probaren aurreko azken egunetan hazte direla bereziki, klubak antolatutako beste proba batzuetan ez bezala.

11:20an desgaitasun intelektuala duten korrikalarientzako milia erdi bateko lasterketa egingo; Azken bi proba hauek doakoak dira, baina nahi izanez gero dohaintza solidarioa egin daiteke. Jarraian, 11:30ean milia herrikoia eta 11:40an Milla Txiki haurrentzako lasterketa (6-13 urte) hasiko dira 8 euroko prezioan. Ibon Muñozek adierazi duenez, “aurten berrikuntza gisa, ume gehien apuntatzen dituen ikastetxeak 400 euroko sari berezia jasoko du”.

Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, Roberto Ramajo Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zuzendariak azpimarrtu du Irungo Milien garrantzia. “Proba atletiko asko ekitaldi bakarrean elkartzeaz gain, izaera lehiakorraz harago, bizimodu osasungarria sustatu eta izaera solidarioa duen ekitaldia da”. Beraz, Ramajok hiritarrak ekainaren 7rako antolatutako probaren batean parte hartzera animatu ditu, Bidasoa Atletiko Taldea 10. edizio honen antolaketarengatik zoriontzearekin batera.

Elkartasuna motibazio gisa

Egunari amaiera borobila emateko, 12:10ean Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartearen aldeko milia solidarioa egingo da. Colón Pasealekutik igaroko den martxa ez-lehiakor honek 3 euroko donazio sinbolikoa izango du eta ekitaldi egokituetan bezala, bildutako guztia elkarteari emango zaio erabat.

Gemma Landache Minbiziaren aurkako Bidasoaldeko Elkarteko lehendakariak adierazi du horrelako laguntzek elkarteari urrunago iristeko aukera ematen diotela. Hain zuzen ere, “elkartea eta eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutzera emate da gure helburu nagusia”, erantsi du Gemmak. Izan ere, elkarteak arreta psikologikoa eskaintzen du gaixo zein senideentzat eta baita arreta soziala. Era berean, material ortopedikoa maileguan uzteko zerbitzua dute. Gemma Landachek nabarmendu du elkarteak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak doakoak direla, profesionalengatik eskainiak eta horiek erabiltzeko elkarteko bazkide izan beharrik gabe.

Ekarpen solidarioei esker, elkarteak zerbitzu gehiago eskaintzeko helburuari heltzen dio. Adibidez, berriki fisioterapia zerbitzua gehitu dute. Era berean, elkarteak minbiziaren ikerketan laguntzeko helburua du ere, minbizi mota ezberdinetako biziraupen tasak lortzea igotzen laguntzeko. Zerbitzuak eskatzeko edo elkartearekin harremanetan jartzeko Bidasoaldeko egoitzaren telefonoa 943630115 da eta, Donostiako delegazioarena, 94345772.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude