Udalbatzak kontratuaren esleipena abuztuan onetsi ondoren, Irungo Udaleko Kirol arloak jakinarazi du Artaleku eta Azken Portu udal-kiroldegien kudeaketa eta ustiapena BPXPORT XXI SLU enpresaren esku egongo dela datorren urriaren 1etik aurrera.
Horrekin batera, urriaren 1etik 24ra bitartean, kanpaina bat egingo da alta eman eta urteko kuota aurretik ordainduta 12 hilabete irauteko konpromisoa hartzen duten pertsonentzat; izan ere, dohainik matrikulatu ahal izango dira eta hilabete bateko deskontua izango dute urteko kuota horretan. Horrela, abonamendu mota ohikoenean, hau da, erroldatutako helduen abonamenduan, 100 euro aurreztuko dira: matrikularen 77,65 euroak eta abonunamendu-kuotatik 22,35 euro. Ordaintzen diren gainerako abonamenduetan, 54,34 eurotik aipatutako 100 euro horietara bitartean aurreztu ahal izango da.