2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra, hirugarrenez, euskara dakiten eta ulertzen dutenek hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimena egingo dugu: Euskaraldia!
Aurrekoetan bezalaxe, Irungo norbanakoei zein entitateei izena emateko deia egin zaie egitasmoaren antolakuntzatik: euskararen erabilerari bultzada emateko, denon beharra dugulako.
Entitateek maiatzetik izan dute aukera izena emateko, eta orain, norbanakoen txanda da. Bakoitzak nahi duen rola aukeratu dezake: Ahobizi ala Belarriprest izango zara? Eman izena eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko urratsak elkarrekin egingo ditugu! Animatu!
Laguntzarik behar baduzu edo zalantzak argitu nahi badituzu, idatzi: irun@euskaraldia.eus.
Euskaraldia Telegramen
Irungo Euskaraldiaren azken berriak ezagutu nahi? Harpidetu Telegramen Irungo Euskaraldia 2022 kanalera eta bertan izango duzu Irungo jarduera guztien berri.
Bideoak, Youtuben
Euskaraldiaren berri emateko, bideo-sorta bat egin dira Klaun-In elkartearekin, eta pixkanaka argitaratuko dira. Lehenengoa Euskaraldiaren kanalean ikusgai dago jada!