Irunen 2022ko Euskaraldia antolatzeko prozesua hasi da

2022ko Euskaldia abian da. 2022ko ariketa sozial masiboa azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo bada ere, dagoeneko Ariguneak sortu dituzten entitateek izena emateko epea zabalik dago. Era berean, Irunen Euskraldiaren hirugarren edizioaren nondik norakoak azaltzeko bilera bat egingo da maiatzaren 25ean.

2022ko Euskaraldirako prestaketak entitateek Ariguneak inskribatzeko epearen irekierarekin hasi dira. Hain zuzen ere, dagoeneko interesa duten entitateek Euskaraldiaren webgunean Arigunea erregistratzeko aukera dute. Izen ematea Euskaraldian lehen aldiz parte hartuko duten entitateek egin beharko dute soilik, nahiz eta aurreko edizioetan parte hartu dutenek datuak eguneratzeko aukera izango duten.

Bilera Irunen

2022ko Euskaraldiak dakartzan berritasunak zabaltzeko bilera bat egingo da Irunen maiatzaren 25ean. Bilera Palmera Montero gunean egingo da goizeko 10:00etan edo arratsaldeko 18:00etan. Bileraren ordua zehazteko bilkuran parte hartzeko izena ematen dutenen lehentasunak kontuan hartuko dira. Irungo bileran parte hartzeko irun@euskaraldia.eus helbidera mezu bat bidaltzea beharrezkoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude